Tone Hansen

We Rule the School: Solasaldiak eta ikerketa

2005.09.27


Gure garai hauetako arte munduan garrantzi handiko aldaketak gertatzen ari direla baieztatuz hasi zuen bere mintzaldia Tone Hansen artista eta ikertzaileak, We Rule The School: Elkarrizketak eta ikerketa mintegian. Tone Hansenek, batez ere Europako Iparraldeko herrialdeak izan zituen hizpide, lurralde horietako arte egiturak errotik eta ziztu bizian aldatzen ari direnez gero. Helburu pribatuko korporazio handien itzala gero eta luzeagoa da museoen egituretan eta lehen lanbidearen adierazgarri ziren tituluak desagertu egin dira. “Arteko, Arkitekturako eta Diseinuko Museo Nazionalean, adibidez, profesional guztiak komisario dira orain, zuzendaria izan ezik. Inork pentsa lezake demokratizatze prozesu baten ataria dela hori, baina kontrakoa da hain justu. Izan ere, inork ez du jakintza berezirik eta edonork edonor ordezka dezake. Museo handiek enpresa handien antza dute, gero eta gehiago”, adierazi zuen Tone Hansenek.


Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, enero 11). Tone Hansen. Retrieved diciembre 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arte-hezkuntza-eztabaidagai/tone-hansen. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License