Haegue Yang eta Hyunjin Kim

We Rule The School: Solasaldiak eta ikerketa

2005.09.29


“We Rule the School” izeneko mintegian, “Can Agency Speak?” (“Agentziak hitz egin dezake?”, agentzia subjektu eta objektu gisa ulertuta) izenburuko hitzaldian, Haegue Yang artista eta Hyunjin Kim komisario eta idazlea “sorterriko informatzailea” kontzeptuaz mintzatu ziren. Kontzeptu horrekin identifikatuta sentitzen dira bi emakumeak, eta kontzeptu horrez baliatu ziren egun beren jaioterrian, Korean, arteak duen egoera aztertzeko. A critique of Postcolonial Reason izenburuko liburutik hartu dute aipatutako kontzeptua, bertan Gayatri Spivakek aztertzen baitu berak “sorterriko informatzailea” izendatzen duenak pairatzen duen bazterketa. Figura horrek sorterriko hizkuntza hitz egiten du, eta “koloniari” eskain diezaioke bere sorterriari buruzko informazioa. Beraz, esan daiteke “sorterriko informatzailea”, argi eta garbi, kolonialismoarekin batera hedatu dela.


Haegue Yang eta Hyunjin Kim Korean jaiotako artistak eta komisarioak dira, baina Europa mendebaldeko herrialdeetan bizi dira eta bertan garatzen ari dira beren arte jardunbidea. Haegue Frankfurten bizi da, eta Hyunjin Eindhovenen. Aditzera eman zutenez, “guk, sorterriko informatzaile gisa, geure burua aztertzeko eta autokritika etengabe egiteko beharra partekatzen dugu, era horretan ikus baitezakegu zer neurritako barne kolonizaziora iritsi garen”.


Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, enero 25). Haegue Yang eta Hyunjin Kim. Retrieved diciembre 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arte-hezkuntza-eztabaidagai/haegue-yang-eta-hyunjin-kim. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License