- Info
Apolonija Sustersic
We Rule The School: Solasaldiak eta ikerketa
2005.09.30
We Rule the School izeneko mintegian, Apolonija Sustersic artista eta arkitektoak bere jardueran egindako ikerlanik garrantzitsuenetako bat aurkeztu zuen, artearen eta hiri plangintza eta arkitekturaren artean elkarrekiko lotura bat ezartzen duena.
Apolonija Sustersicek bere ikasleekin elkarlanean aurrera eraman duen azken proiektuetako bat Department of Permanent Transformation izenekoa da. Ekimen horrek Stockholmgo Arkitekturako Errege Akademian eztabaidarako leku bat ireki nahi du. “Erakundean beharrezkoak iruditzen zaizkigun aldaketez eztabaidatzeko plataforma bat iradoki nahi izan zuen izenarekin, eztabaida ez baita Akademiako heziketaren parte”, azaldu zuen. Eztabaida gunea sortzeko abiapuntua balkoi bat izan zen, Apolonija Sustersicen departamentuak eta administrazioa lotzen dituena. Iazko 2005. urtean ikasleek bultzatutako zenbait ekintza antolatu dira, besteak beste, mintegi bat, artearen eta ekonomiaren arteko loturari buruzkoa. “2006ko programaren ardatza utopikoak izango dira. Eztabaidatzen eta hausnarketak prestatzen saiatzen gara, gero gonbidatuekin horietaz aritzeko”, laburbildu zuen.
Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2006, febrero 09). Apolonija Sustersic. Retrieved diciembre 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arte-hezkuntza-eztabaidagai/apolonija-sustersic.
This work is licensed under a
Creative Commons License.