- Info
Pavel Büchler
We Rule The School: Solasaldiak eta ikerketa
2005.10.04
Pavel Büchler artista eta idazleak bere lana aurkeztu zuen We Rule the School mintegian. Hitzaldian honela laburbildu zuen bere jarduera: “gauzak dauden bezala uzteko ahalegin bat, baina gauzak nola dauden eta zer egin behar dugun jakiten saiatzea ere bai”.
Pavel Büchler Pragan jaio zen, baina 1985ean Ingalaterrara aldatu zen. Haren hitzetan urte hura bigarren bizitza bat hastea izan zen berarentzat, “1980tik 1985era bitartean nire hezibidea amaitu eta benetako ikastaldia hasi zen. Garai hartan Thatcher eta Ronald Reagan gobernuburu ziren; altzairuzko hesia eta apartheid-a bizirik zeuden; lehenengo Live Aid kontzertua izan zen; Frantziako Gobernuak Raimbow Warrior ontzia hondoratu zuen. Postmodernitatearen teoria foro guztietan eztabaidatzen zen; “irudikatzea eta jabetzea” eskoletako gai nagusia zen. Walter Benjaminen pentsaera curriculumean sartu berria zen, eta margolaritza jaun eta jabe zen”.
Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2006, febrero 21). Pavel Büchler. Retrieved diciembre 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arte-hezkuntza-eztabaidagai/pavel-buchler.
This work is licensed under a
Creative Commons License.