Asier Mendizabal

We Rule The School: Solasaldiak eta ikerketa

2005.10.03


Asier Mendizabal artistak hitzaldi bat eman zuen We Rule the School izeneko mintegiaren barruan “...fikzio lerro batean” izenburupean. Hitzaldian ahaleginak egin zituen arte jardunak egiaren arazoarekin topo egiten duen puntu hori bilatzeko. Horretarako, bere ustez fikzioaren eta egiaren arteko “tirabirak” sortzen dituen arazoak garbien erakusten dituen dokumentala aztertu zuen.


Asier Mendizabalen iritziz, ekoizteko modua argituz bermatzen du dokumentalak bere “egiatasuna”: “artifizioa ikusten dugulako sinesten dugu”. Batzuetan, ordea, gertaeren irudikapen literalak agerian jartzen du “egiarik” eza. “Egiazkoaren” nonahikotasunak “egiaren” beharraz pentsarazten du. Asier Mendizabalek “tirabira” horren adibide jarri zituen Nick Broomfield dokumental zuzendariak egindako dokumentalak, bera beti azaltzen baita bere filmetan, eta Gonzo pornoa, alegia, pornografiaren barruko generoa, non filmaren zuzendaria, aldi berean, protagonista eta kameralaria den. Bi kontaketa mota horietan fikzioa erabat ezabatzen da errealitatea agertzeko helburuarekin, “baina batzuetan egiak fikzio egitura du, Lacanek zioenez”.

 

Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, febrero 13). Asier Mendizabal. Retrieved diciembre 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arte-hezkuntza-eztabaidagai/asier-mendizabal. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License