PATROIGINTZA SORTZAILEARI BURUZKO LANTEGIASorkuntza garaikideko MID_E nazioarteko erakustaldiak, bere zazpigarren edizioko edukien artean, patroigintza sorkuntzari buruzko lantegi bat proposatzen du artistentzat eta moda-diseinatzaileentzat. Egitaraua: 2009ko urriaren 5etik 6ra Lekua: Arteleku www.arteleku.net Izena ematea: Doan. Gehienez 40 parte-hartzaile. Izena emateko eskaera, eta egitarauari buruzko informazio osoa: contacto@mid-e.com Lantegia Julian Robertsek, artista, sortzaile eta Lononeko Royal College of Arteko ehungintza euskarrien masterraren tutoreak emango du. Julian Robertsek patroigintzako teknika berritzaile bat garatu du, “patroigintza kengarria” deitzen zaiona (Substractive Cutting). Lantegiak, beraz, aztergai izango ditu teknika berritzaile horrek eskaintzen dituen aukerak, hau da, ehuna euskarri, sortzeko eta artegintzan erabiltzeko eskaintzen dituenak. ------------------------------------------- Julian Roberts. Londres. Artista, moda-sortzailea eta irakaslea. Manchesterko Metropolitan Universityan klaseak eman ditu eta Londresko Royal College of Arteko ehungintza euskarrien masterreko tutorea da. “Patroigintza kengarria” (Substractive Pattern) izeneko bere teknikari buruzko lantegiak eman izan ditu zentro hauetan: Londresko Central Saint Martins, Hertfordshireko Unibertsitatea, eta Glasgow School of Art, Erresuma Batuan; Indianako Unibertsitatea, Estatu Batuetan; eta, UCEM Unibertsitatea, Mexikon. Moda-sortzaile gisa, Londresko eta Parisko moda-asteetan aurkeztu izan ditu bere bildumak, izen desberdinak hartuta: nothing nothing, Julian And, Parc deS EXpositions, Julian and Sophie... Gainera, bideo-sortzailea da, ilustratzailea, diseinatzaile grafikoa, eta moda-aholkularia BBC kate britainiarrarentzat. Julian Robertsen estekak: blip.tv/file/1911497 www.julianand.com
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2009, agosto 06). PATROIGINTZA SORTZAILEARI BURUZKO LANTEGIA. Retrieved diciembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/programa/mid_e09.-sortze-patronai-tailerra/mid_e09.-patroigintza-sortzaileari-buruzko-lantegia.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|