Michel Mallarden Hitzaldia. “Misbehavin”.Eguna: Urriak 8.19:00. Arteleku. Sarrera doan, edukiera mugatua. Ziurta ezazu zure eserlekua contacto@mid-e.com kontaktuan. MID_E Nazioarteko Erakustaldiko zazpigarren edizioak www.mid-e.com, Michel Mallard, zuzendari kreatibo, arte komisario eta argazkilariaren “Misbehavin” hitzaldia eskainiko du bere edukien artean.
Michel Mallard Mexico-Frantzia. Zuzendari kreatiboa, erakusketa komisarioa eta arte eta moda inguruko argazkilaria. Michel Mallard Studio, eragin handia duen estudio kreatiboaren zuzendaria da. Honekin, Jean Paul Gaultier edo Kenzo mailako marka garrantzitsuen publizitate-kanpainak egin izan ditu. Argazkilari moduan, Vogue edo Blast mailako aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak. Orain dela hamar urte, Hyéreseko Moda eta Argazkigintza Nazioarteko Jaialdiko zuzendari kreatibo eta argazkigintza sailako komisarioa da. Arte komisario moduan, Steven Meisel, Nick Knight, Guy Bourdin, Saul Leiter eta Melvin Sokolsky mailako artisten erakusketak sortu eta antolatu izan ditu. Londres, Paris, New York, Mexiko Hiria edo Shangaiko areto nagusietan erakutsi izan ditu bere argazkiak.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2009, septiembre 09). Michel Mallarden Hitzaldia. “Misbehavin”.. Retrieved diciembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/programa/mid_e09.-sortze-patronai-tailerra/mid_e-09.-michel-mallarden-hitzaldia.-201cmisbehavin201d.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|