Azaroaren
30etik abenduaren 2 arte
Tokiak:
Arteleku, Koldo Mitxelena Kulturunea, Miramar jauregia eta
Branka
Asmo
eta koordinazioa:
YOX kolektiboa
Koordinatzaileak:
Anna Vila (Moda), Raquel Torres eta David Gento
(Musika)
Kolaboratzaileak:
Antonio Alvarado, Diane Pernet & Dino Dinco, Carlos Díez Díez,
Janna Moonster, Andrea Santamarina, Mario Rogel, Martin Hardouin
Duparc, Boris Saberi, Oscar Martín, L'ampersand, Telémaco, Anartz
Xperience, Mario Canal, Henrik Vibskov, Oscuras Románticas, Aitor
Molina, Dave Vega eta Tatu DJ
Sarrera
librea da ekitaldi guztietan
Nazioarteko
Erakustaldia Euskaditik jaialdiaren laugarren edizioa, artea eta
kultura urbanoaren adierazpenen arteko muga diren ekimenen inguruko
gogoeta eta ikusgarritasun plataforma dena. Erakustaldia arte
sorkuntza garaikidearen egite era eta diskurtso berriek bere begirada
zuzentzen duten elkargune hau hobekien adierazten duten hiru arloetan
oinarritzen da:
Moda Independentea: Moda, adierazpen euskarri
bezala gainjartzen duten praktikak. Kontzeptu moda, goi mailako
joskintza, ehungintza euskarrian landutako artelanak, etab. Irudi
Elektronikoa: Formatu elektroniko eta digitalak: bideo sorkuntza,
argazkigintza, multimedia artea, net- artea. DJ- Musika Sorkuntza:
Discjokey zein musika sortzaileek sortu edo birlandutako soinu saioa
eta musika konposaketak.
MID_E.k Europako sorkuntza berria
sustatzen du, artista eta profesional ezagunen presentziak
indartutako talento berrien lanen hedatzea lagunduz. Egundaino
ezagunak direnen artean, honakoak bereiztu izan dira: Ana Laura
Aláez, Ángel Molina, Ascii Disko, Carles Congost, Daniel Riera,
David Delfín, Eugenia de la Torriente, Felipe Salgado, Glamour to
Kill, Gori de Palma, Ion Fiz, Iñaqui Marín, Joan Morey, Michael
Mayer, Peter Harris, Micko, Silvia Prada, Trudi Woof, Ultralab,
Wendy&Jim, Ziad Ghanem…
MID_E foro europear bat
eskaintzen du, Donostia bere ekintzen oinarri eta egitarau nagusia
izanik, Euskal Herria, Espainia eta nazioarteko arte zentroetan
jarduera espezifikoak antolatzen dituena: Nazioarteko lehiaketa,
tailerrak, arte jarduerak, hitzaldiak eta eztabaida mahaiak, foro
editoriala eta art- club.ak.
MID_E.k elkartzen dituen
egitarau eta ekintzek formatu ertaineko jardunaldia osatzen dute,
Europako sorkuntza garaikidearen baitan eginiko hautaketa esanguratsu
baten zehar txango lasai eta aberasgarri bat eskaintzeko.