MID_E 06. Nazioarteko erakustaldia Euskaditik
Erakusketa
2006/11/30 - 2006/12/02 | Arteleku, Koldo Mitxelena Kulturunea, Miramar jauregia eta Branka

MID_E 06. Nazioarteko erakustaldia Euskaditik

Parte-hartzaileak

Azaroaren 30etik abenduaren 2 arte
Tokiak: Arteleku, Koldo Mitxelena Kulturunea, Miramar jauregia eta Branka
Asmo eta koordinazioa: YOX kolektiboa
Koordinatzaileak: Anna Vila (Moda), Raquel Torres eta David Gento (Musika)
Kolaboratzaileak: Antonio Alvarado, Diane Pernet & Dino Dinco, Carlos Díez Díez, Janna Moonster, Andrea Santamarina, Mario Rogel, Martin Hardouin Duparc, Boris Saberi, Oscar Martín, L'ampersand, Telémaco, Anartz Xperience, Mario Canal, Henrik Vibskov, Oscuras Románticas, Aitor Molina, Dave Vega eta Tatu DJ
Sarrera librea da ekitaldi guztietan

Nazioarteko Erakustaldia Euskaditik jaialdiaren laugarren edizioa, artea eta kultura urbanoaren adierazpenen arteko muga diren ekimenen inguruko gogoeta eta ikusgarritasun plataforma dena. Erakustaldia arte sorkuntza garaikidearen egite era eta diskurtso berriek bere begirada zuzentzen duten elkargune hau hobekien adierazten duten hiru arloetan oinarritzen da:

Moda Independentea: Moda, adierazpen euskarri bezala gainjartzen duten praktikak. Kontzeptu moda, goi mailako joskintza, ehungintza euskarrian landutako artelanak, etab. Irudi Elektronikoa: Formatu elektroniko eta digitalak: bideo sorkuntza, argazkigintza, multimedia artea, net- artea. DJ- Musika Sorkuntza: Discjokey zein musika sortzaileek sortu edo birlandutako soinu saioa eta musika konposaketak.

MID_E.k Europako sorkuntza berria sustatzen du, artista eta profesional ezagunen presentziak indartutako talento berrien lanen hedatzea lagunduz. Egundaino ezagunak direnen artean, honakoak bereiztu izan dira: Ana Laura Aláez, Ángel Molina, Ascii Disko, Carles Congost, Daniel Riera, David Delfín, Eugenia de la Torriente, Felipe Salgado, Glamour to Kill, Gori de Palma, Ion Fiz, Iñaqui Marín, Joan Morey, Michael Mayer, Peter Harris, Micko, Silvia Prada, Trudi Woof, Ultralab, Wendy&Jim, Ziad Ghanem…

MID_E foro europear bat eskaintzen du, Donostia bere ekintzen oinarri eta egitarau nagusia izanik, Euskal Herria, Espainia eta nazioarteko arte zentroetan jarduera espezifikoak antolatzen dituena: Nazioarteko lehiaketa, tailerrak, arte jarduerak, hitzaldiak eta eztabaida mahaiak, foro editoriala eta art- club.ak.


MID_E.k elkartzen dituen egitarau eta ekintzek formatu ertaineko jardunaldia osatzen dute, Europako sorkuntza garaikidearen baitan eginiko hautaketa esanguratsu baten zehar txango lasai eta aberasgarri bat eskaintzeko.

iCal
Dokumentu Akzioak