GORPUTZA DESAGERTZEN DENEAN

Nola egon, egon gabe? Nola segi egoera, orainaldia, sortzen? 


Soinua materiaz gabetzeko bitarteko gisa. Zer antzematen zaio performance bati, baldin eta ez badugu ikusten?, entzun besterik ez badugu egiten? Nola antzeman dezakegu performancea non gauzatzen den eta zer irudi sortzen duen? Nola desagertzen da gorputza? Ahotsa gorputza ote?


Maitasuna hautematea zeinu bezala. Hizkuntza zein unera arte da errealaren iradokizun bat, beste ezer baino gehiago? Hizkuntza bilakatu ote daiteke bere hitzarekin oraindik topo egin ez duen zerbaiten zeinu?

Galdera horiei eta beste batzuei nola erantzun aztertzen ari ginela, irrati programen formatua iruditu zitzaigun irtenbiderik egokiena. Izan ere, irratia gai da praktikaren eta jakintza partekatuko prozesuen bidez edukiak sortzeko eta, batez ere, orainaldia edo beste orainaldi bat sortzeko. 


Irratiak iradokitzen du, edo, behintzat, ametsarazten du, norbait dagoela mikrofonoaren beste aldean.  Bultzatzen gaitu espazio/denbora jarraitasun bat zertzera esataria zuzentzen zaion pertsonarekin. Manuel Cirauqui-k ezin hobeto adierazten du hori: “Hemengoa eta oraingoa suspertzea, paradoxa bat gu harremanetan jartzeko ikusten ez dugun norbaitekin, beti hor dagoen eta, beraz, beharbadako biztanle den norbaitekin”. 


Esperimentazioa honetan, irratia ez da bitarteko bat, ez da laborategi bat, baizik eta leku bat non performanceak “atseden hartzen” eta oinarritzen den. Horrela,  zeinuak, formatu ezberdin horretara itzuli eta egokitzean, bere balioa aurkitzen du.
Uste dugu ezen, gertatzen dena eta gehienetan begiradaren bidez antzematen duguna lerratzen badugu sortu den soinuaren bidez bakarrik antzematen dugunera, galdera interesgarriak sortzen dituela performancearen mozioei buruz.

Esperientzia horrek sustatzen ditu performance alorrean objektu immaterialaren eta ikuslearen artean sortzen diren harremanak, batetik, eta aurrez aurre ez dauden elementu horietako batzuek modu diskurtsiboagoen mesedeko garapena, bestetik.

 

Blanca Calvo eta Ion Munduate

Izena emateko azken eguna irailak 5./Una voz sin cuerpo, hacia el amor [Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz] da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue [Edizio Berezia] Europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago. Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako. Gaurko performanceak nola argitaratzen du diskurtsoa? galdetuz gero, beste galdera hauek sortzen zaizkigu: Nola egon, egon gabe? Zer antzematen diogu performance bati, ikusi ez, eta bakarrik entzuten badugu? Nola antzeman dezakegu performancea non gauzatzen den eta zer irudi sortzen duen? Nola desagertzen da gorputza? Ahotsa gorputza ote? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko, beste ekitaldi eta bi tailerrez osatutako programa bat prestatu dugu. Hala, Manuel Cirauquik eta Peio Aguirrek ikastaro bana emango dute, eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gogoeta teorikoak eta praktikoak proposatuko baitituzte galdera horien inguruko arazoei buruz.
Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue (Edizio Berezia) europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago. Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako. 1 Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzen hornitutako irratsaioa da, aldiberean gertatuko dena STM-ko Laborategian eta irrati libre batean. Formatu aldagarria izango duen saioa, honako gonbidatuok aktibatutakoa: Cristina Blanco, Manuel Cirauqui, Peio Aguirre, Alice Chauchat, Juan Domínguez e Itziar Okariz. Irrati saioaren ideia sortu zen, azken hamar urteotan Mugatxoan-etik pasa diren artistei egindako elkarrizketen jarraipen modura. Elkarrizketetan azaldu nahi ziren duela hamar urte lanerako baliatzen zituzten lekuak, jarrera eta autonomia, eta gaur egun dituztenak. Berehala sortzen da topaketa baten hiztegia eta bakoitzaren egoerak eta lan prozesuak irudikatzeko eta adierazteko erabilitako terminologiaren inguruko definizioa eta eztabaida. Horrek bultzatu gintuen gure arreta eta asmoa entzunezko bitartekoan jartzera, bere inmaterialtasunagatik; aldi berean, pentsatu genuen argitalpen lerro bat zabaltzea prozesu artistiko bat idatzira “itzultzeko” arazoa lantzeko.
Gorputza desagertzen denean proiektuaren helburua zenbait forma/praktikaren esperimentazioan oinarrituta, diskurtsoa sortzean datza. Praktika horiek testuinguru ezberdinetan garatzea proposatzen du, zalantzan jarriz egungo formatu diskurtsiboen esperimentazioa, performancea argitalpen gisa eta praktika hauek plazaratzea ikuslego berri eta zabalago baten aurrean. Proiektu honek, urtean zehar, hainbat une ikusgarri izango ditu eta bigarren atal honetan, 0 Emanaldia saioa aurkezten du.
Dokumentu Akzioak