1 Emanaldia. Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz.Special Issue. MUGATXOAN.
Aurkezpena | Performancea | Tailerra | programa
2012/10/04 - 2012/10/06 | san telmo museoa

1 Emanaldia. Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz.Special Issue. MUGATXOAN.

Parte-hartzaileak

Urriak 4, 5 eta 6, 18:00etatik 21:00etara
Sarrera doan. San Telmo museoan

Formatu aldagarria izango duen saioa, honako gonbidatuok aktibatutakoa:
Cristina Blanco, Manuel Cirauqui, Peio Aguirre,
Alice Chauchat, Juan Domínguez, Itziar Okariz

Saioaren gidariak:
Ion Munduate y Blanca Calvo

Kanpoko berriemailea:
Amaia Urra

Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue (Edizio Berezia) europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago. Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako  artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako.

1 Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzen hornitutako irratsaioa da, aldiberean gertatuko dena STM-ko Laborategian eta irrati libre batean. Formatu aldagarria izango duen saioa, honako gonbidatuok aktibatutakoa: Cristina Blanco, Manuel Cirauqui, Peio Aguirre, Alice Chauchat, Juan Domínguez e Itziar Okariz.

Irrati saioaren ideia sortu zen, azken hamar urteotan Mugatxoan-etik pasa diren artistei egindako elkarrizketen jarraipen modura. Elkarrizketetan azaldu nahi ziren duela hamar urte lanerako baliatzen zituzten lekuak, jarrera eta autonomia, eta gaur egun dituztenak. Berehala sortzen da topaketa baten hiztegia eta bakoitzaren egoerak eta lan prozesuak irudikatzeko eta adierazteko erabilitako terminologiaren inguruko definizioa eta eztabaida. Horrek bultzatu gintuen gure arreta eta asmoa entzunezko bitartekoan jartzera, bere inmaterialtasunagatik; aldi berean, pentsatu genuen argitalpen lerro bat zabaltzea prozesu artistiko bat idatzira “itzultzeko” arazoa lantzeko.

 

Urriak 4, 18:00 -21:00

Programara sarrera.Blanca Calvo - Ion Munduate
Corresponsal en el exterior: Roma – París. Amaia Urra The Love Piece .Alice Chauchat
ciencia_ficción .Cristina Blanco


Sarrera. Una voz sin cuerpo, hacia el amor
Blanca Calvo – Ion Munduate

1. emanaldia, jendearekin partekatutako lan esparru bezala aurkezten da, eta gonbidatutako artisten esku hartzeen helburua izango da emanaldiari izena ematen dion gairen inguruko hurbilketa ezberdinak sortzea.  Koordenatu berriak marraztea maitasunaren ideiaren inguruko hurbilketa ezberdinak bilatu nahian, betiere maitasuna prozesu artistiko bat gauzatzeko kontzeptu gisa ulertuta. Eta hortxe kokatzen ditugu hizkuntzaren bitartez jaso ezin diren egoera ezberdinei buruz sortzen zaizkigun zenbait galdera. Alabaina, hitzez adierazi ezin badira ere, egoera horien existentzia eta esperientzia partekatu ditzakegu, beste euskarri batzuetan azaltzen eta gauzatzen baitira.  Maitasuna hautematea zeinu bezala. Hizkuntza zein unera arte da errealaren iradokizun bat, beste ezer baino gehiago? Hizkuntza bilakatu ote dezakegu bere hitzarekin oraindik topo egin ez duen zerbaiten, errealitate txiki baten, zeinu?

Gure lasaitasunerako, AMOR (maitasuna) existitzen da eta Portugalen dago, Lisboatik 151 kilometrora A8 autobidetik barrena, Leiria noranzkoan, 2. irteera hartuta; eta Amorren benetako koordenatuak hauek dira: N 39.79076º eta W 8.82938º.

Amaia Urra gure atzerriko berriemailearekin konektatuko dugu eta koordenatu errealetan eta irrealetan kokatuko gaitu, maitasunaren hiri izan daitezkeen AMOR, ERROMA eta abarren bila. Parisera ere bidaliko dugu Frantziako Libération aldizkariak antolatzen dituen Maitasuna filosofiako lau irakasgaietan saioetako informazioa jasotzeko.

1. koadernoa, 0. koadernoko argitalpenen jarraipena da eta lehen ere ikusitako lan prozesuen elementuak eta zatiak berpizten ditu lau kolaborazio berrirekin: Amaia Urraren Frondoso Matorral, Alice Chauchaten The love piece, Itziar Okarizen Contrariwise eta  Peio Aguirreren El amor como producción: una pequeña teoría de la economía del arte . Artista horiek era ezberdinetan esku hartuko dute hiru egun hauetan eta argitalpenean egindako elkarlanaren partaide egingo gaituzte.

 

The Love Piece
Alice Chauchat


2006. urtean, EkS-scenak gonbidapena luzatu zidan, uda hartan Zagreben bertako dantzari gazteekin lan egiteko. Nire proposamena hau izan zen: hiru astetan zehar batera lan egiteko konpromisoa hartzen zuten sei pertsona biltzea, aldez aurretik partekatzeko gunerik aurreikusi gabe; hori bai, oinarrizko lan-egitura bat ezarri nuen. Eztabaida kritiko batean murgildu ordez, hau da, bakoitzak bere jarrera besteengandik bereizi ordez, gure arteko ezberdintasunak segurutzat jo genituen, era horretan bakoitzaren alderdi erakargarrienetan arreta jartzeko. Zein harreman ezarri nahi duzu publikoaren eta interpretarien artean, publikoaren eta obraren artean? Zer gertatzen da emozioak sorraraztearekin? Zer gertatzen da jendea hunkitzearekin? "Sinestaraztean" ere interesa agertu genuen, fikzioa errealitate partekatu bihurtzeko orduan, ikuslearen aldetik behar den inplikazio-motaren ingurukoa, alegia.

Harremanen arteko interesaren, estimuen ekoizpenaren eta jokoaren sustapenetik sortzen da zuzenean The Love Piece (Amodioaren pieza) eszenaratzea.


ciencia_ficción

Cristina Blanco
Musika: Cristina Blanco eta Rubén Ramos
Spiriten bideoaren itzulpena:  Quim Pujol
Laguntzaileak: Iberescena; Espacios cómodos 010, La porta; Al-kantara; Espacio práctico; El Local; La casa encendida; Aula de danza Estrella Casero; el local de la calle Azucenas.

Mundu kuantikoan esaten da, zerbait behatu arte, egoera posible guztiak aldi berean gertatzen ari direla. Norbaitek behatzen duen arte. Orduan, naturak aukera ezberdinetako bat hautatzen du. Hala, ciencia_ficción (zientzia fikzioa) lanean, oraingoz, dena aldi berean gertatzen da. Gutxienez, hori ikusi eta entzutera sartzen zaren arte.



Urriak 5, 18:00 -21:00

El amor como producción .Peio Aguirre
Frondoso matorral. Amaia Urra
∏. Itziar Okariz
Dirty Room: episodio 1. Juan Domínguez


El amor como producción
Peio Aguirre
JLG/JLG Autoportrait de décembre (1995) lanaren bukaeran hau dio Godardek, ia ondorio gisa: “Maitatzen dudala esan dut, horra hor nire promesa. Gaur egun, nire burua sakrifikatu behar dut, maitasun hitzak zentzu bat izan dezan. Lurrean maitasuna zabaldu dadin". Adierazpen horrek galdera hau eginarazten digu, modura: zer motako sortze-forma saiatu daiteke, maitasuna ekoizpen gisa eman dadin? Bere irrati saioan honen inguruan ikertzen du eta ondorengo egunetan emango duen tailerreko oinarriak aurreratzen dizkigu.

∏.
Itziar Okariz

Performancea
Iraupen aldakorra
Bi pertsonek, bata bestearen ondoan eta publikoaren aurrean, ∏ zenbakiaren zifra-sekuentzia kopuru mugatu batean errepikatzen dute, esaterako, lehenbiziko hamar mila zifrak. Performancearen koru-exekuzioak lengoaia-ekoizpenaren ezaugarri fisikoa, bere haragitzea azpimarratzen du. Zenbakiak ahotsaren bitartez gauzatzen dira, tonu, genero eta identitate jakin bat hartuz.
Premisaren keinu ezinezkoa, zenbaki infinituaren errezitalak, giza naturaren mugakotasuna eta bere betikotasun-nahia agerian jartzen du.


Dirty Room. Episodio 1
Juan Domínguez
Juan Dominguezek sortutako proiektua da Dirty Room (Gela zikina), María Jerez eta Sara Manenteren partaidetzarekin,
eta Alice Chauchaten laguntzarekin.
Ahotsa: María Jerez

Iragan abuztuan, Clean Room (Gela garbia) seriearen lehen denboraldia estreinatu nuen, performancearen parametroak aldatzeko saiakera bat da, horretarako telebistako telesailetan erabiltzen diren prozedurak erabiliz: narrazio-gaien denbora-garapena luzatuz, ikusleen artean leialtasuna sortuz, aldian behin kapitulu bat emanez; errepikapenen eta elementu berrien artean tentsioa sortuz.  Hemen, Donostian, Dirty Room (Gela zikina) bi kapituluko irrati-programa aurkeztuko dut. Zure irudimena, zure intimitatea, zure eskuzabaltasuna, zure probokazioa, zure denbora, zure gosea, zure desioa, zure gauzak, zure gorputza, zure erabakiak, bitan banatzeko zure gaitasuna, zure begiratzeko modua, zure arintasuna, zure arreta.
Juan Domínguez
 



Urriak 6, 18:00 -21:00

Maniobras espectrales en la radio.Manuel Cirauqui
Contrariwise.Itziar Okariz
Dirty Room: episodio 2 . Juan Domínguez




Maniobras Espectrales en la Radio

Manuel Cirauqui



Mugatxoan 2012ko otsailean aurkeztu zuen Tanatofonías programaren ildotik, Manuel Cirauqui, Maniobras Espectrales en la Radio [Espektro maniobrak irratian],egun hauetan emango duen tailerrari buruz hitzegitera itzuli da oraingo honetan. Programa honen bidez irratiaren miaketa teorikoa eta praktikoa egitea proposatzen du, irratia subjektibotasunaren eta horren fantasmen topaleku gisa hartuta.



Contrariwise
Itziar Okariz


Performancea
Iraupen aldakorra

 Espazioan, performer bat, zutik, mikrofono batekin eta bozgorailu baten ondoan dago, publikoari begira. Performerrak "bai...", "ez...", "bai...", "ez...", "bai...", "ez..." hitzak errepikatzen ditu etengabe, bere ahotsa bozgorailurantz bidaliz eta aldi berean publikoa interpelatuz.

Bozgorailuak atzerapen pixka batekin erreproduzitzen du performerraren ahotsa, era horretan, bozgorailuak "bai" esaten duenean, perfomerraren ahotsak "ez" esango du aldi berean, edo alderantziz.

Performerrak silaba bakarreko bi hitzak errepikatzen ditu, elkarrizketa bat bihurtu arte. Errepikapen hori zentzugabe eta komikoa da.




Dirty Room. Episodio 2
Juan Domínguez



------------------------------------------

Biografiak

Amaia Urra. Donostia 1974. Arte Ederretan lizentziatua, eskultura-espezialitatean, 1998, Euskal Herriko Unibertsitatea. Aldi berean dantza garaikide eskoletara joan zen. Juan Domínguez, Frederic Seguette, Ion Munduate, Jérôme Bel, Olga Mesa eta Xavier Le Roy bezalako artista eta koreografoentzat egin du lan, eta horiekin batera ere lan egin du, beren lanak interesgarriak iruditzen baitzaizkio.

1999an eta 2000. urtean Mugatxoan  programan parte hartu ondoren, bere lana sortzen hasi zen: Desayuno con diamantes (Gosaria diamanteekin) eta No GoaL (Helbururik ez) bideoak sortu zituen lehenbizi, eta 2002. urtean bere lehen pieza estreinatu zuen El Eclipse de A (Aren eklipsea). 2007-08an, Cristina Blanco, Cuqui Jerez eta Maria Jerezekin batera The Neverstarting Story (Inoiz amaitzen ez den istorioa) proiektua garatu zuen.

2009. urtean, Time-Wasters (Denbora-galtzaileak) bideoa egin zuen, eta 2010. urtean, La Cosa (Gauza) izeneko performacea aurkeztu zuen Europako zenbait jaialditan. 2012. urtean Desaparezco (Desagertu egiten naiz)  aurkeztu zuen, Emisión 0- Mugatxoan esparruaren barne, Donostiako San Telmo Museoan, eta Renuncio (Uko egiten diot) lana aurkeztu zuen Madrilgo La casa encendidan.

 

Cristina Blanco. Arte dramatiko ikasketak egin zituen Madrilen. 2003az geroztik, bere eszena-piezak sortzen ditu, besteak beste  “cUDRADO_fLECHA_pERSONA qUE cORRE” (Karratua, gezia, korrika ari den pertsona) (2004),“TELETRANSPORTATION” (Telegarraioa) (2010) eta “ciencia_ficción” (Zientzia fikzioa) (2010/2012). Beste perfomance, antzeki eta zinema-sortzaileen lanetan antzezle ere bada, besteak beste, Amaia Urraren, Cuqui Jerezen, María Jerezen, Juan Domínguezen,  Luis Úrculoren, Xavier le Royren eta Roser Aguilarren lanetan. The Elements musika-taldeko liderra da, eta el Club zein las Calaveras de Cher kolektibo artistikoko kidea da. www.tea-tron.com/cristinablanco

 

Peio Aguirre. Arte kritikaria,  komisario independentea eta editorea. Donostian bizi eta lan egiten du. 2000. eta 2005. urteen artean, D.A.E. Donostiako Arte Ekinbideak kultur egiturako zuzendari-kide izan zen. Honako erakusketa hauen komisario izan da: Imágenes del otro lado (CAAM, Las Palmas Kanaria Handikoa; 2007); Arqueologías del futuro (Rekalde Aretoa, Bilbo; 2007); eta Asier Mendizabal (MACBA, Bartzelona, 2008). Nazioarteko hainbat aldizkaritan, artikuluak  argitaratu ditu; besteak beste, Afterall, A Prior Magazine, Flash Art, ExitExpress eta e-flux aldizkarietan. Artista garaikideei buruzko testu monografiko ugari egin ditu. Crítica y meta-comentario izeneko bere blogean idatzi ohi du

( http://peioaguirre.blogspot.com)

 

Itziar Okariz Donostian jaioa 1965. urtean. New York eta Bilbo artean bizi da, eta bi hiri horien artean egiten du lan. Bere lanetan, lengoaiaren eta subjektu gisa definitzen gaituzten zeinu-ekoizpenaren araudiak zalantzan jartzen dituzten ekintza-ekoizpenak garatzen dira askotan.

Banakako bere azken proiektuen artean, aipagarriak dira Uno, uno, dos, uno, (Bat, bat, bi, bat) Galería Carreras Mujica galerian, 2012. Irrintzi, repetición, (Irrintzia, errepikapena) La casa Galería, México DF (2011). How d’ye do? (Zer moduz?) izeneko performancea, “Ellas Crean”-en 6. edizioan, ARCO, Madril (2010). Contrarywise (Aurkakoa), performancea, Museo Picasso, Barcelona (2010). Bilboko Gallería Carreras Múgica galeriako erakusketa. 2009. Ghost Box (Mamu-kaxa), Bilboko Rekalde aretoan (2008) “Curating the campus”: To Pee in Public and private Spaces, (Espazio publiko eta pribatuetan pixa egin) The Singel aretoan, Amberesen (2007). Talent (Talentua), Vita Kuben, Umea, Suedian (2007) Climbing Buildings (Eraikinak igoz)  “If I Can’t Dance…” jaialdian, Utrecht (2007).

 Horrez gain, erakusketa kolektibo hauetan ere parte hartu du, besteak beste: Genealogías Feministas en el Arte Español (Genealogia feministak espainiar artean), 1960-2010. MUSAC, León. 2012. re.act.feminism #2, Montehermoso Kultura Zentroa, Gasteiz, Tallinna Kunstihoone in Tallinn, Estonia, Museet for Samtidskunst, Roskilde, Denmark. Galerija Miroslav Kraljević , Zagreb, Croatia, Wyspa Institute of Art , Gdansk, Poland. 2011-2012. La Internacional Cuir (Nazioarteko Cuir), bideo, eztabaida eta performance-zikloa, Museo Nacional de Arte Reina Sofía, Madril. 2011. I was a Male Yvonne de Carlo (Ni Yvonne di Carlo gizon bat nintzen) MUSAC, León 2011. Like a river that stops being a river or like a tree that is burning in the horizon without knowing it is burning (Ibaia izateari uzten dion ibaia bezala, edo zeruertzean sutan dagoen zuhaitza bezala, sutan dagoela jakin gabe) Temporary Gallery. Kolonia, 2010. Antes que todo (Ezer baino lehen)  CA2M, Madril, 2010. Chacun a son gout,  Guggenheim Bilbao Museoa. 2007.

 

Manuel Cirauqui idazlea eta erakusketa komisarioa da. Gaur egun, Curatorial Fellow da New Yorkeko Dia Art fundazioan. Saiakera ugari egin ditu irratiari buruz, soinu arteari buruz eta musika esperimentalari buruz, eta Bomb (AEB), Frieze (Erresuma Batua) eta 20 / 27 (Frantzia) aldizkarietan idazten du.


Juan Domínguez dantzaria, koreografoa, eszena-zuzendaria eta programatzailea da. Madril eta Berlin artean bizi da, eta bi hiri horien artean egiten du lan. Juan Domínguezen lana egoeraren, aurkezpenaren, irudikapenaren eta testuinguru-sorreraren artean dago kokatuta. Antzoki-inguruneari buruzko galderetan ere oinarritzen da bere lana. Kode ezberdinak lotuz, fikzioaren eta errealitatearen arteko disoluzioa proposatzen dute bere lanek. Gaur egun, sentsibilitate ezberdinen arteko elkarguneak aztertzen ari da, sorkuntzaren beharra eta koreografiaren eragin eta ondorioen dokumentazioa nola gogortu daitezkeen, alegia. Bere lanak 2000. urtetik aurrera: The Taste Is Mine (Gustua nirea da) (2000). Todos los buenos espías tienen mi edad (Espia on guztiak nire adinakoak dira) (2002). The Application (Aplikazioa) (2005). Seven Attempted Escapes From Silence, (Isiltasunetik ihes egiteko zazpi ihesaldi-saiakera) opera, (2005). Shichimi Togarashi (2006). Todos los buenos artistas de mi edad están muertos (Nire adineko artista on guztiak hilda daude) (2007). de la… a la…,(a-tik ......ra) ikerketa-proiektua, (2007/08). Don’t even think about it (Ez ezazu horretan pentsatu ere) (2008). Blue (Urdina) (2009). Clean Room (Gela Garbia), pilotua, (2010). Ya llegan los personajes (Badatoz pertsonaiak) (2011). 950, una habitación sin vistas (950, bistarik gabeko gela) (2011). Clean Room (Gela garbia),  01. denboraldia (2012). Dirty Room (Gela zikina), irratiko serie txikia (2012).

Artista egoiliarra izan zen PODEWIL-en, Berlin-Alemania 2004-2005 bitarte. Eszena eta ikus-kulturaren praktika masterreko tutorea izan da (Práctica Escénica y Cultura Visual) (UAH/ARTEA) 2010. urtean. Eszena eta ikus-kulturaren praktika masterreko “creación escénica y medios audiovisuales” (eszena-sorkuntza eta ikus-entzunezko bitartekoak) ibilbideko zuzendaria izan da (UAH/ARTEA) 2011 eta 2012an.  In-Presentable jaialdiko zuzendari artistikoa (La Casa Encendida/Madrid) 2003-2012. 2010az geroztik Living Room Festival jaialdiko diseinatzaile.-kidea da (Madrid/Berlín). Latitude hauetatik, lortu du.

 
1 Emanaldia. Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz
Special Issue - Mugatxoan
Urriak 4, 5 eta 6, 18:00etatik 21:00etara
Sarrera doan. STMko Laborategi aretoan


Saioaren gidariak:
Ion Munduate y Blanca Calvo

Kanpoko berriemailea:
Amaia Urra

Formatu aldagarria izango duen saioa, honako gonbidatuok aktibatutakoa:
Cristina Blanco, Manuel Cirauqui, Peio Aguirre,
Alice Chauchat, Juan Domínguez, Itziar Okariz

Soinua eta irrati-instalazioa:

Audiolab

Diseinu grafikoa
Joaquín Gáñez

Artelekuko ekoizpen taldea eta talde teknikoa:
Natalia Barbería, Maitane Otaegi, Daniel Artamendi


www.specialissue.eu
iCal
Dokumentu Akzioak