Nahi beste zoinu
Elkarlan lantegia
2010/05/31 - 2010/06/04

Nahi beste zoinu

Parte-hartzaileak

Lantegi honek elkarlanerako egoera sortzaile eta irekia proposatu nahi du, ezintasunak dituzten pertsonentzako sorkuntza espazio bat sortzeko helburuarekin.

Koordinazioa: Audiolab

Data: Maiatzak 31tik ekainak 4ra

Izena emateko epea: Maiatzak 25. Bidali zure datu pertsonalak arteleku@gipuzkoa.net helbidera. Lantegian parte hartzeko ez da inolako eskakizun berezirik bete behar

Parte hartzaileek, kolaboratzaile modura, izaera ludiko eta didaktikoa duten hainbat tramankulu (instalazio, margo, eskultura, soinu edo argi) elkarreragile (ez dira nahitaez teknologikoak izan behar) asmatu eta jorratuko dituzte, ondotik inguruko zentro okupazionaletako gonbidatuentzako joko eta aktibitate modura erabili ahal izango direnak.

Helburua, zentzumenei zuzendutako egoerak asmatzeko sorkuntza lantegia sortzea da, beraien baldintzak eta abileziak nolanahikoak izanik ere, parte hartuko duten pertsona guztientzat erabilgarriak izango direnak.

Tailerraren azken egunean, aste osoan zehar egindako lanak ikusteko aukera zabalduko da interesa duen edonorrentzat.

 

iCal
Dokumentu Akzioak