2009

ZARATA ETA KAPITALISMOA: Desegin, ulertu eta elkarrekin denbora banatu

ZARATA ETA KAPITALISMOA: Desegin, ulertu eta elkarrekin denbora banatu

NOISE & CAPITALISM liburuaren argitalpena ospatuz esperimentu performatibo honetan 4 egun elkarbanatu nahi ditugu, non teoria, kokatzen garen espaziotik ez den urruntzen. Mintzatuko gara, irakurriko dugu, antzeztuko dugu eta gure artean nahiz liburu honetan argitaratzen diren zenbait idatzirekin erlazionatuko gara.

Gehiago Irakurri

ERTZ jaialdia 2009

ERTZ jaialdia 2009

Orain hamar urte Beran sortu zen ERTZ, BERTZE MUSIKEN JAIALDIAk urteurrena ospatzen du 2009 honetan. Eta aitzaki horrekin hamar urte hauetan jaialdian parte hartu duten zenbait artista gonbidatu ditu berriz ere, nostalgia arrazoiengatik baino soinu bera bi aldiz modu berean entzun ezin dela jakin badakitelako. Hortaz, eta oraindik, hamar urtetan hamaika soinu eta hots desberdin entzunik ere belarriak ez zaizkigulako nekatu, bertze batez egitarau zabal bat ekarri du jaialdiak irailaren 9tik 19rako.

Gehiago Irakurri

NO DIAL: Artea euskarri fantasma batean

NO DIAL: Artea euskarri fantasma batean

IZENA EMATEKO EPEA ABUZTUAREN 16A ARTE LUZATU DA. Arte radiofonikotik abiatuta, medioaren aukera esploratzaileen adibidea den aldetik, eta irratiarekin harreman estua duen jarduera lantzen duten pertsonen hitzaldien bitartez, mintegi honen helburua da arazo horiek identifikatu eta aztertzea komunikabide honi datorkion etorkizunaren diagnostiko bat egitearren. Proiektu hau Radio Clásica-RNEko Ars Sonora-rekin lankidetzan egina da.

Gehiago Irakurri

NET LABELS: Musika sarean korapilatuta

NET LABELS: Musika sarean korapilatuta

Netlabelek musika industria gisa ezagutzen dugunarekiko izaera independentea gordetzen dute oraino, baina ez dute funtzionatzen alternatiba argi eta sendo moduan sektore diskografikoaren krisialdi nabarmenaren aurrean. Jardunaldi hauen nahia da zenbait netlabel proiektu bildu eta aurkeztea plataforma horiek garatutako esperientzien eta aurre egin behar dieten erronka berrien inguruan ikuspegi orokor bat izateko.

Gehiago Irakurri

Inprobisatu? Praktikatuz eta ingurunea aztertuz...

Inprobisatu? Praktikatuz eta ingurunea aztertuz...

Inprobisazio librearen musika eta "ekosistema".

Gehiago Irakurri

SOINUMAPA.NET

SOINUMAPA.NET

SOINU MAPA elkarlanera eskainitako egitasmo irekia da. “Fonografia” edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatu nahi ditugu. Webgune honetan Euskal Herrian zehar egindako hainbat grabaketa entzun ditzazkezu, toki bakoitzaren soinu errealitateari buruz informazio gehiago ematen dituztenak. Gure ingurunearen ahotsa entzuteko, zure soinuzko edo bideozko lanean erabiltzeko, hezkuntzarako, jakinmina asetzeko... artxibo honetan topatuko dituzun grabaketak zure gustura erabili ditzazkezu. Zuk ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa baldin baduzu, zure ekarpena egin dezakezu, mapa hau osatu eta zure grabaketak gainerako bisitariekin elkarbanatzeko.

Gehiago Irakurri

POST-COMPUTATIONAL INSTRUMENTS

POST-COMPUTATIONAL INSTRUMENTS

Soinuan, musikan, elektronikan ingenieritzan eta instalazio elkarreragileetan interesa duten artista eta sortaileei zuzendutako tailer teoriko praktikoa.

Gehiago Irakurri

Dokumentu Akzioak