Tailer hau soinuaren esplorazio ez tradizionalaren ikuspuntu baten bidez musika-fenomenoarekin kontaktuan jarri nahi duen edozein pertsonari zuzenduta dago. Horregatik ez da beharrezkoa inolako ezaguera musikal espezifikorik izeta bertan parte hartzeko. Interesa eta sentikortasuna duen edonor parte hartzeko egoeran dago. Ikuspegi honen xede nagusietako bat musika-fenomenoa bere esperientzia-dimentsiotik lantzea da, hau, teoria edo kontzeptualizazio orotik haratago soinuekin duen erlazio konkretuan ematen delarik.
Helburuak:
* Soinua eta musikaren arteko erlazioa ikertu
* Objektu eta tresnen soinu-aukeren esplorazioa
* Sortze-entzutearen moduak sustatu
* Inprobisatutako egite musikalerako erremintak eskaini
* Talde-konposizio eskariak sortu
* Musika-fenomenoaren pertzepzio aukerak hedatu
Tailerrean parte hartzeko bidali zure datuak (izen-abizenak, helbidea, kontaktua) audiolab@ertza.net edo arteleku@gipuzkoa.net helbideetara.
Parte hartzea: Dohainik
Izena emateko epea: Uztailak 20
Parte hartzaileak: 10-12 pertsona