Arratsalde bat Alain Courtisekin
Tailerra
- 2006/07/24 06:00 pm - 08:00 pm

Arratsalde bat Alain Courtisekin

Parte-hartzaileak

Alain Courtis argentinarra Reynolds talde historikoaren sortzaile eta munduko hainbat lekuko dozenaka artisten laguntzaile nekaezina da (Pauline Oliveros, Lee Ranaldo, John Oswald, Lasse Marhaug....).

Tailer hau soinuaren esplorazio ez tradizionalaren ikuspuntu baten bidez musika-fenomenoarekin kontaktuan jarri nahi duen edozein pertsonari zuzenduta dago. Horregatik ez da beharrezkoa inolako ezaguera musikal espezifikorik izeta bertan parte hartzeko. Interesa eta sentikortasuna duen edonor parte hartzeko egoeran dago. Ikuspegi honen xede nagusietako bat musika-fenomenoa bere esperientzia-dimentsiotik lantzea da, hau, teoria edo kontzeptualizazio orotik haratago soinuekin duen erlazio konkretuan ematen delarik.

 

Helburuak:

* Soinua eta musikaren arteko erlazioa ikertu

* Objektu eta tresnen soinu-aukeren esplorazioa

* Sortze-entzutearen moduak sustatu

* Inprobisatutako egite musikalerako erremintak eskaini

* Talde-konposizio eskariak sortu

* Musika-fenomenoaren pertzepzio aukerak hedatu

 

Tailerrean parte hartzeko bidali zure datuak (izen-abizenak, helbidea, kontaktua) audiolab@ertza.net edo arteleku@gipuzkoa.net helbideetara.

Parte hartzea: Dohainik

Izena emateko epea: Uztailak 20

Parte hartzaileak: 10-12 pertsona

iCal
Dokumentu Akzioak