Zehar #67 67 Paisaia ItsuakAntonie van Leeuwenhoeck XVII. mendean Holandan jaio eta bizi izan zen. Goi mailako ikasketarik jaso ez eta Delft hiriko Herriko Etxean egin zuen lan atezain. Bere ordu libreetan ordea, lente ttikiak leuntzeko eta lantzeko afizio berezia jorratu zuen Leeuwenhoeckek. Hain zen indartsua denbora-pasa honekiko lotura, ezen denborak aitzinera egin ahala eta akatsez akats, bere tramankuluak hobetu eta berak landutako kristaltxoetatik objektuak 300 aldiz handiago ikustea lortu baitzuen. Leku jakin batetik ikus daitekeen lurraldearen edo espazioaren zabalera bezala definitzen dugu paisaia. Definizio hau hitzez hitz hartuta, paisaiaren adiera eta definizio oro nahitaez begiratzen duen subjektuan eta begiratua den objektuan oinarritzen da. Bi elementuok gabe, espazioak hor dirauen arren, ez da paisaiarik. Beraz, paisaia eraikuntza kulturala dela esatea zilegi da, azken finean gure ingurunea errepresentatzeko modu subjektibo bat gehiago delako. Zentzu horretan, azken 200 urteetan gure inguruak aztertzeko darabilzkigun teknologiek errepresentazioaren eta errealitatearen arteko muga jada lausoa are gehiago lausotu dute, alde batetik paisaiari batzuetan ez dagokion benetakotasuna –sinesgarritasuna– emanez eta bertzetan gure ingurunea, gure biziespazioa idealizatzeko ariketa amaigabeak proposatuz. Ariketa hauetako aunitzek paisaiaren ideia bera atzera bueltarik gabe baldintzatu dute, are gehiago, maiz gure ingurunea ulertzeko ezinbertzeko tresnak bihurtu ditugu. Leeuwenhoeckek bere lenteekin mikrobiologia asmatu zuela esan dezakegun bezala, mikrofoniak gure ingurunea osatzen duten soinuak are modu zehatzagoan aztertzeko eta ulertzeko eskaini dizkigun aukerei esker soinu-paisaiaren kontzeptua asmatzen eta ontzen joan garela esan dezakegu. Eta hori ez da adibide soil bat besterik, jada gure poltsikoetan ditugun gailu guztiekin antzeko parekotasunak topatu ditzakegu-eta. Hala ere, teknologia digitalen ondorioz errealitate aumentatua, birtuala, elkarreragilea eta antzeko kontzeptuak erabiltzen hasi garenean, zaila egiten zaigu paisaia zer den eta zer izan daitekeen asmatzea, oraindik ez baikara gai asmakizun hauek guztiek zenbat paisaia berri ezagutzeko aukera eskainiko diguten imajinatzeko, alegia zenbat ikusmira eta entzunleku berri ekarriko dizkiguten pentsatzeko. Baina teknologiaren apologia naif batekin itsutu baino lehen, teknologiarekin, bereziki gure ingurunea ulertzeko onartzen eta erabiltzen ditugun gailuekin sortzen dugun harremana aztertzea nahitaezko ariketa bezala aurkezten zaigu. Hari horretan, Jose Luis de Vicentek, esku artean duzun ale honetako artikuluan, teknologiarekin inprobisatzeko gaitasun kolektiboa gordetzea oinarrizko borroka bihur daitekeela iradokitzen du. Hurrengo orrietan topatuko dituzun idatziek eta soinuek paisaia dute hizpide, ikuspegi eta esperientzia anitz eta kontrajarrietatik abiaturik, berdin fikziotik, egunkari pertsonaletatik, historiak edo filosofiak eskaintzen dituen talaietatik edo gure entzumena iristen ez den mugetan ezarritako belarrietatik. Azken batean, paisaia ofizialaren errepresentazio zurrunaren aldean zenbait paisaia itsu. -----------------------------------------------------------------------------------
Hots!Irratia#32: "Batzuk: Paisaia itsuak"
webgunean entzun daiteke. Orquesta del Caos, Stéphane Garin Slavek Kwi, Iñigo Telletxea, Nader Koochaki, Xabier Erkizia, Tzesne, Hildegard Westerkamp, Juan Cantizzan eta Slavek Kwiren soinu grabaketekin. Artelekuk erregularki argitaratzen duen ZEHAR aldizkariaren 67. alea paisaiari buruzko hausnarketei eskaini dio. Alearen argitaratzearen aitzakian, podcast honek aldizkariarekin batera heldu den CDa osatzen duten pistak biltzen ditu. Soinuzko pista hauek hein haundi batean aldizkariko testuak ilustratzea edo soinutzea (baita sonifikatzea ere) dute helburu, hortarako artista aunitzek egindako izaera ezberdineko landa grabaketak bilduz. Aldizkaria (eta CDa) eskuratzeko Artelekurekin kontaktuan jartzea nahikoa da, baina post honen bukaeran topatuko dituzun loturen bidez ere PDF euskarrian deskargatu ahal daiteke. ZEHAR_67_EU.pdf — PDF document, 3977Kb 0 Comments
Teoria estetikoa eta ingurune naturala: hurbiltze bat* Honako hau paperean argitaratutako artikuluaren bertsio osatua da. Pentsamendu filosofikoak jorratu dituen arloetan gutxi dira argitasunari «estetika» izeneko arloak adina eragozpen jarri dionik. Estetikaren urak uherrak badira ere, asko eta asko dira bertan murgildu direnak argitasunaren bila; agian, beste inon baino gehiago. Zimendu ahulak dituela nabarmena izan arren, beste leku gutxitan bezala jarraitu nahi izan da bertan eraikitzen. Azken mendeko filosofia testuekin corpus linguistiko bat eratuko bagenu, argi ikusiko litzateke «estetika» hitzaren eta bere deklinazioen nonahikotasuna, eta aldi berean ohartuko ginateke zein leku gutxitan ahalegindu garen bere oinarriak argitzen. Egiteko dagoen azken zeregin horretara bideratu behar dira, hein batean edo bestean, arlo horretan ikertzen ari direnen ahaleginak. Edota, gutxienez, ahalegin horiek ez ditugu oztopatu behar. IZAGIRRE_EU.pdf — PDF document, 580Kb Espazioak, paisaiak, mugak«Gainerakoek ez bezala, gaurko utopiak bere lekua aurkitu du: planeta bera». Artea eta espazioa
PARE_EU.pdf — PDF document, 1401Kb Paisaia kulturalaNekazaritzatik abiatuta eta paisaiaren diseinua lantzeko garaian, gure kezka kulturalak izugarrizko eragina du. Herri guztienak bezala, gure herriaren bizikera eta bizi duen lurraldearen historia batera doaz. Gure lurretan gure kultura guztiak daude, gure amaren amaren amak pentsatu eta egiten zuena barne. Hau dela eta guk sortu, landu, eratu, sustatu egiten ditugun paisaia guztiak kulturazkoak dira; estetika hutsetik urrun. Ez gara ikuskizun soila diren paisaietan bertan gozo gelditu zaleak. Paisaia lurraldearen antolaketa da, ekonomia da, hirigintza da, bizi kalitatea da, iraunkortasuna da, auzolana da, politika da... paisaia herria da. ERREKONDO_EU.pdf — PDF document, 796Kb Soinu paisaiaren barrutik hizketanHör Upp! Stockholm Hey Listen! en aurkeztua Trenez nindoan Stockholmera. Eurorail txartela neukan eta lehen klasean bidaia nezakeen. Trena abiatu eta hamar minutu eskasetara, inguratzen ninduten negoziogizonek (ni nintzen emakume bakarra) beren telefono mugikorrez deiak egiteari ekin zioten. Nik lan pixka bat egin nahi nuen, eta haserretu egin nintzen. Altxatu eta zera esan nien bi gizonezko hurbilenei: «Barkatu, baina hau bulego bat da, edo tren bat?». Haietako batek erantzun zidan, «Ez badituzu gure elkarrizketak aditu nahi, gela berezi batera joan zaitezke», eta bagoiaren atzealdea erakutsi zidan hatzaz. Erantzun nion, «Ez zait iruditzen nire lekutik mugitu behar dudanik, erreserba daukat eta. Beharbada telefonoz deika ari direnek joan beharko lukete gela horretara». Biok urduri geunden. Orduan berak esan zidan bi pertsona elkarrizketan ariko balira nigandik hurbil ozentasun berdinez hitz egingo luketela, eta esan nion, «Ez, niri iruditzen zait telefonoz ari den jendea askoz ozenago mintzatzen dela». Esan zidan berari ez zitzaiola hala iduditzen, eta gainera ez zuela nirekin hitz egiteko gogorik. WESTERKAMP_EU.pdf — PDF document, 699Kb Mapak eta soinuaren irudikapenak. Ekarpenak eta bilakaeraSoinu aberastasun handiko munduan bizi gara. Soinuek une oro hunkitzen gaituzte eta zaila egiten zaigu bere eraginetatik ihes egitea. Inguruneari lotzen gaituzte eta gure baitan zirrara edota gogait eragiten digute. Gure inguru soinudunak konplexutasun handia dauka, bai oparoa delako bai eguneroko soinuen nahasketa era askotakoa delako, baina baita ere soinuak eta espazioak, topografiak, lur azalak, klimaren ezaugarriek, materialek, ehundurak, eta abarrek elkarri eragiten diotelako. CARLES_EU.pdf — PDF document, 1943Kb Munduko lehenengo...1867an Narcis Monturiol ameslari, asmatzaile eta urpekari katalanak munduko lehen urpekontzi autonomoa sortu zuen. Barkuak “Ictíneo II” izena zuen, eta milaka lan ordu eta urpeko itsasontzi eta nabigaziori buruz jakin daitekeenari buruzko ikerketa zientifikoen burutzea zen. CASCONE_ES_EU.pdf — PDF document, 837Kb Soineko paisaiaEditoreak ale honetan eskuartean darabildan egitasmoaren berri emateko interesa adierazi zidanean, nire egitasmoak paisaiarekin izan zezakeen zerikusiaz jabetu nintzen. Egitasmo horren bidez, artzaintza ardatz hartuta, bitartekaritzaren nozioaren gaineko gogoeta egin nahi izan dut. Horretarako, zabaldutako ildoen arteko bat da ondoren datozen lerroetan paratzen dudana: Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen erregistroa osatzeko asmoa. KOOCHAKI_EU.pdf — PDF document, 880Kb Kanpoko espazioanDena aldatu da berriz. Ostera ere
DEVICENTE_EU.pdf — PDF document, 1542Kb Paisaiaz haratago«There is no such thing as a dull landscape». Paisaiaren errepertorioa zabaldu egin da, eta dagoeneko ez da erosoa edo egokia gaur egun «arlo» horretara hurbiltzen diren askoren aztergaia izendatzeko. Zentzu horretan, gure egunetako praktiketan usuago erabili ohi dira, eta zuzenago, «leku», «lurralde» edo «toki» hitzak aztergai honetaz mintzatzerakoan. Interpelazio subjektibo eta politikoa erabiliz, egungo produkzio artistikoaren zati handi batek begiratzeko modua bera du ezaugarri: lekuak eta urruneko zein hurbileko lurraldeak aztertzeko behar den begirada arretatsu eta analitikoa. MIRO_EU.pdf — PDF document, 820Kb Konplexutasunari buruz IIDE RERUM NATURA, ORAINDIK
SINPLETASUNA CUADERNILLO_EU.pdf — PDF document, 837Kb |
|