Espazioak, paisaiak, mugak

«Gainerakoek ez bezala, gaurko utopiak bere lekua aurkitu du: planeta bera».
Marc Augé

Artea eta espazioa


1962ko Artea eta espazioa izenburuko testu batean, Martin Heideggerrek filosofatzeko egintza espazioarekiko dugun erlazioan oinarritzeko nahia adierazi zuen berriro. Ordurako, Izatea eta denbora [1927] bere obra nagusian azpimarratua zuen gure munduarekiko erlazioa espazialtasunarekin lotzeko garrantzia.
Alabaina, 50eko urteetatik zalantzan jarri zuen espazioarekin —gizakien egoitza gisa harturik— dugun lotura existentzial hori. Kontua da Heideggerrentzat jendea bizi den lekuetan hartzen duela zentzua espazioak. Bestela esanda, leku batean bizi izatea da giza egoeraren bereizgarri nagusia. Eta espazioaren arteek lekuak betetzen dituzten unean, hain justu ere, arte obrak bere benetako dimentsioa aurkitzen du. «Egiaren obratze» gisa, gauzak bildu eta adosteko funtzioa du, gizakiei bizitzeko moduko lur batean egotea ahalbidetzearren.


PARE_EU.pdf — PDF document, 1401Kb
Dokumentu Akzioak