Dantzan ari den gorputzaren egia (filmatuaren) bila

(Lau begirada lau dantza-filmetan)

1. Isadoraren beldurra eta Annabelleren irribarrea
Dirudienez, Isadora Duncan beldur zen dantzan filmatuko ote zuten. Honen beldurra, dena den, ez zen izango antzinako herri batzuek erakusten zuten beldurra, arbasoengandik jasotako hura; izan ere, diotenez, antropologoak edo esploratzaileak argazki-kamera erakusten zuelarik, honek arima kenduko ote zien beldur ziren jende haiek. Onartu egin behar dugu, baina, Duncanen beldur honetan bazela, era berean, osagai irrazional bat, nahiz itxura batean logikoak ziren argudioak zituen oinarri,
artea irudietan desegoki isla zitekeela eta, ondorioz, obra gaizki uler zitekeela eta. Hauxe izango dugu, bada, bere garaian oso pertsonaia ospetsua izan arren, eta ordurako zinematografoaren
artea hasita bazegoen ere era guztietako ekitaldiak eta pertsonaia ospetsuak erretratatzen, haren dantzaren film-erregistrorik ez egotearen arrazoia (ez baitago, behintzat, dantzaria hura dela erabat ziurtatzeko modukorik).


VILLOTA_EU.pdf — PDF document, 161Kb
Dokumentu Akzioak