- Info
 
        
     
                    
                    
                    
                    
                    
                      
                      
    
        
        
            
        
        
            prueba
        
        
        
        
            
            
        
        
            
            
            
                
 
|   | 
 
  | 
389 boletina: 2010/uztaila | 
 
 
 | 
 
 
            
 | 
                          | 
	
                   
                      
                      
                      
 Orem Ambarchi 
AURKEZPENA - KONTZERTUA 
Koordinazioa: Audiolab  
Data: Uztailak 7 
Ordua: 19:00etan 
Oren Ambarchi Australiako  konposatzaile eta  multi instrumentalista  da, bere ibilbidean  ohiko hurbilketa  instrumentalak gainditzeko  ahalegina erakutsi  duena. Bere lana bereziki gitarraren  esplorazioan oinarritzen  da, tresna hau  abstrakzio arraro  baterantz eramanez, bere ageriko nortasuna galtzen duen eta tresna soil izatetik soinu ikerketari eskainitako  laborategi bihurtzen  den arte. 
Informazio gehiago 
 | 
 | 
 
            
 | 
                          | 
	
                   
                      
                      
                      
 BART HESS. gorputzaren inplementazioa? 
TAILERRA 
Koordinazioa: Yox 
Data: Del 13 al 15 de julio 
Ordutegia: Uztailaren 13a eta 14a, 10:00 - 13:00 / 14:00 - 18:00                 Uztailaren 15a, 10:00 - 14:00 
Izena emateko epea: uztailaren 6a.   Bidali zure  CVa, zure lanaren bi irudi eta motibazio  gutun bat  info@colectivoyox.com   helbidera 
Hautatuei uztailaren 7an jakinaraziko zaie hautatuak izan direla. 
Sorkuntza tailer  esperimentala,“gorputzaren  inplementazioa”gai  duena, artista plastiko eta ikusizkoei eta arte ikasleei zuzendua. Parte hartzaileek  aztertuko dute  nola eragiten  dioten elkarri  gorputzak, objektuak  eta argazkiak  artearen munduan. Zenbait materialen  bidez norberaren gorputza,  edo beste batena, inplementatuko da; esperimentuak  sortuko ditu, zeinak argazkiak  baliatuko eta  erregistratuko dituen  zentzua aldatuz  edo ezarriz. Lan onenak  hautatuta, MID_E  Studio 010 testuinguruan jarriko dira erakusgai. Programa hori  MID_E [www.mid-e.com] nazioarteko erakusketako zortzigarren ediziokoa da. 
Informazio gehiago 
 | 
 | 
 
            
 | 
                          | 
	
                   
                      
                      
                      
   	
                        
                        Serigrafia: artista-liburu elektronikoak 
 TAILERRA 
Enrique Tomásek  eskainia 
Aholkularitza teknikoa: Nerea López 
Data: Uztailak 19tik 24ra 
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, aholkularitza teknikoa arratsaldeetan 
Proiektuen aurkezpena: Larunbata, 10:00etatik 14:00etara 
Parte hartzaileak: Gehienez 12 
Izena emateko  epea: Uztailak 10. Bidali zure datu pertsonalak, serigrafiarekin  duzun erlazioa  (izan badu), CVa  egindako lanen  argazkiekin eta  burutu nahi den proiektuan erabiliko  diren materialekin arteleku@gipuzkoa.net helbidera. 
Tailerrean parte hartzen dutenek beren esperimentazioan eta  ikerketan oinarritutako  artista liburu elektroniko  bat ekoitziko dute, betiere irakaslearen  gidaritzapean. Horretarako, era guztietako bitarteko tekniko, grafiko, kontzeptual, plastiko, birtual, digitalak... erabiliz, liburu elektronikoen  nahiz ohiko liburuen gaineko sortze lana bultzatuko  da, ikasleen interesen eta esperientziaren arabera. 
Ez da beharrezkoa ezagupen teknikorik  izatea. Azken  egunean emaitza  guztiak ikusgai  jarriko dira. 
Informazio gehiago 
 | 
 | 
 
            
 | 
                          | 
	
                   
                      
                      
                      
 Musika eta kontzeptua 
 TAILERRA 
Matthieu Saladinek  eskainia 
Koordinazioa: Aitor Izagirre, Audiolab 
Data: Uztailak 26tik 30era 
Izena emateko  epea: Uztailak 14. Bidali zure datu pertsonalak eta zure CVa motibazio  eskutitzarekin batera  arteleku@gipuzkoa.net  helbidera 
Musika ez baita, bakarrik, soinuekin jolas egiteko modu bat, baizik eta baita soinuen eta isiluneen bidez galderak egitekomodu bat ere. Aste honetan barrena saiatuko  gara, tailerretan  eztabaidak sortuz, obrak aztertuz  eta musika entzunez eta joz, galderak egiten musikaren eta kontzeptuaren arteko harremanei buruz, sakonki aztertu nahi baitugu, eragimen kritikoko gogoetak bultzatuko ditugulakoan, zer dioskun musikak, bere forma ugariekin, musikari  buruz, bere historiari  buruz, bere hedadura sozial eta estetikoari buruz, eta, aldi berean, bera bizi den gizarteari buruz. 
Informazio gehiago 
 | 
 | 
 
            
 | 
                          | 
	
                   
                      
                      
                      
    	
                        
                        entzute animalia 
TAILERRA 
Slavek Kwi a.k.a. Artificial Memory Tracek eskainia   
Koordinazioa: Audiolab 
Data: Abuztuak 9tik 13ra 
Izena emateko epea:  Uztailak 29. Bidali zure datu pertsonalak eta zure CVa motibazio  eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera 
Lantegi honek animalien  ahotsen unibertsoa  ikuspegi ezberdinetatik  esploratu nahi  du: animalien ahotsak, keinuak eta hauen  asoziazioak, zeinuak, komunikazioak, hiztegiak, transferentziak, interpretazioak...  
                        
                        Hortarako zenbait ariketa proposatuko  dira, halanola: landa grabaketa  saioak (ordutegi  ezberdinetan, parte hartzaileen  aukeren arabera), entzumenaren bidez  ingurune ugariren  esplorazioak, analisi, ikerketa eta eztabaidarako  baliatuko diren  materialen entzunaldiak... 
Informazio gehiago 
 | 
 | 
 
            
 | 
                          | 
	
                   
                      
                      
                      
    	
                        
                           	
                        
                           	
                        
                        Hots!Irratia#24:"FRANCISCO LÓPEZ: HMSON" iada webgunean entzun daiteke 
 | 
 | 
 
            
 | 
                          | 
	
                   
                      
                      
                      
    	
                        
                        don herbert: “esku pausatua” 1975-2010 
ERAKUSKETA 
Data: Ekainak 30etik irailak 4ra 
Ordutegia: 11.00 – 14:00 / 16:00 – 20:00 
Lekua: Koldo Mitxelena. Sala Ganbara 
Jose Angel Artetxek komisariatua / Javier Baldaren muntaia 
Don Herbert maisu estanpatzailea  da 1974tik eta Artelekuko  litografia tailerreko  arduraduna da 1987a ezkero.  Ikasketak Moorehead State Universityn   egin  zituen eta graduondokoak Los Angeleseko Otis Art Instituten. Kenneth Price artista kaliforniarrarekin lan  egin zuen 1969tik 1972ra eta litografo gisa Michiganeko Lakeside Studioan. 1974tik 1980 bitartean  estanpatzaile gisa  sartu zen 15 Taldean. Madrilen, Don Herbert estanpazio  estudioa sortu  zuen (1980-1993) eta  1993an, Artelekun, Don Herbert estudioa. 
40 herrialde baino gehiagoko artisten lanak estanpatu eta editatu ditu. Margolari aparta ere bada; bere  lanak hainbat  bilduma ospetsuetan  daude, hala nola, Madrilgo Reina Sofía Museoan, Cuencako Arte Abstraktuko Museoan, Gasteizeko Artium Museoan, Madrilgo Juan March Fundazioan, Plácido Arango Bilduman, Francisco Betancourt Bilduman eta abarretan. 
Informazio gehiago 
 | 
 | 
 
            
 | 
                          | 
	
                   
                      
                      
                      
    	
                        
                        Mugatxoan deialdia: 2.fasea 
TAILERRAK 
 Xavier Le Roy eta Gary Stevensek eskainita 
Koordinazioa: Mugatxoan (Ion Munduate eta Blanca Calvo) 
Data: Irailak 20tik urriak 3ra 
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera, goiz eta arratsaldeko dedikazio intentsiboarekin 
Lekua: Fundaçao de Serralves, Oporto 
Parte hartazaileak: Gehienez 15 
Izena emateko epea: Uztailak 20 
Mugatxoan 2010 deialdia zuzendua dago arte bisualean, performancean eta dantzan interesatuta dauden eta beren lan prozesua beste batzuekin partekatu nahi duten artistei. 
Zure piezak sortzen hasi nahi baduzu, dagoeneko zer edo zer egina baduzu baina obra berriak egin nahi badituzu, ideiaren bat baldin baduzu baina inoiz ez denborarik ez lekurik izan ez baduzu ekiteko, lanerako egokiera bat eskaini nahi dizugu, non partaide guztiak zure antzeko egoeran egongo baitira. Beraz, programatutako tailerretara ere joan ahal izango zara eta artista gonbidatuen lan prozesuak ezagutzeko aukera izango duzu, proiektu bati ekiteko estrategia desberdinak ezagutzearren. 
Informazio gehiago 
 | 
 | 
 
 
 | 
 
 
             
         
        
    
 
    
        
    
 
        
  Copyright 2009, 
  by the Contributing Authors. 
  
    
     Cite/attribute Resource.     
    
     Xavi. (2011, junio 09). prueba. Retrieved noviembre 04, 2025, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/publicaciones/boletines/prueba.
    
      This work is licensed under a 
    
     Creative Commons License.
    
    
     
    
  
 
        
        
    
                    
                    
                    
                    
                      
                    
                    
                    
                    
                   
                 
              
             | 
            
            
            
              
             |