OREN AMBARCHI
Aurkezpena - Kontzertua
- 2010/07/07 07:00 pm - 09:00 pm

OREN AMBARCHI

Parte-hartzaileak

Audiolabek beste soinu artista baten lana ezagutzeko aukera aurkezten du, aldi honetan Oren Ambarchi australiarrarena. Aurkezpen honetan Ambarchik bertaratutakoekin elkarrizketa ireki modura emango digu bere lanaren berri, ondotik kontzertua eskaintzeko.

Koordinazioa: Audiolab

Arteleku. Uztailak 7, 19:00etan.

Oren Ambarchi Australiako konposatzaile eta multi instrumentalista da, bere ibilbidean ohiko hurbilketa instrumentalak gainditzeko ahalegina erakutsi duena. Bere lana bereziki gitarraren esplorazioan oinarritzen da, tresna hau abstrakzio arraro baterantz eramanez, bere ageriko nortasuna galtzen duen eta tresna soil izatetik soinu ikerketari eskainitako laborategi bihurtzen den arte. Ambarchiren lanek, kantu itxura galdu gabe zalantzagarri bezain urduriak dirudite, hainbat musika tradizio eta eskolen arteko zirrikituetatik edanez, berezko leku bat lortu duten arte. Elektronika modernoa; inprobisazio askea eta minimalismoa: kantagintza, bere bertsio lasai eta pentsakorrenean; Morton Feldman eta Alvin Lucier bezalako konposatzaileen ustezko sinpletasuna eta suspentsioan egoteko gaitasuna; eta rock musikaren fisikotasuna, hezurretaraino biluztua eta moteldua... denak dira, bere aniztasunean, iturri Ambarchirentzat.

iCal
Dokumentu Akzioak