Street Zinema 2006 jaialdia
Erakusketa | Proiekzioak | Tailerra
2006/09/27 - 2006/10/01

Street Zinema 2006 jaialdia

Parte-hartzaileak

Erakustaldi honen asmo nagusia monopatin batez irristaka ibiltzen den jendearen sorkuntzaz egindako bilduma bideografiko zabalaren berri ematen eta hausnarketa sustatzea da.

Lekuak: Arteleku, Sala Kutxa eta 27 Horas Cineclub

Koordinazioa: erros Callejeros Skateboard Films

Jarduera guztien izaera irekiak, eta bertarako sarrera libreak, berekin darama monopatinaren kulturaren zabalkunde alternatibo eta kontrahegemoniko kontziente bat. Zabalkunde lan honen oinarrian etengabeko prozesuan dagoen metodologia bat dago, eta honen emaitzak Calle magazine izeneko eta tirada irregularreko fanzinea eta blogeko artikulu ugariak www.street-zinema.net-en eskaintzea izango dira. Horregatik -eta oraindik jaialdi honetan tokirik aurkitu ez duen Kanada, Mexiko, Txina edo Peruko jende guztiarengatik-, antolatzaileek Street Zinema 06 hausnarketa, eztabaida eta erakustoki gisa, desadostasunezko baina, aldi berean, adiskidetasunezko kultur alternatiba gisa errepikatu ahal izatea espero dute.

 

Informazio gehiago:

www.street-zinema.net

http://street-zinema.blogspot.com/

 

Biografia

 

Perros Callejeros Skateboard Films produkzio-etxe lokal txiki bat da, eta dagoeneko 5 DVD baino gehiago editatu ditu, “zuk zeuk egin” estiloari zeharo jarraiki; eta bere helburu nagusia patinaren munduaren, herri kulturaren eta hainbat hiri-adierazpenen arteko loturak sendotzea da. Jarrera tinko eta ikuspegi independente batez, 4 urte baino gehiago daramatza euskal lurraldean ikuspegi kosmopolita bat jorratzen.

 

www.euskalnet.net/nueve

 




 

http://street-zinema.blogspot.com

iCal
Dokumentu Akzioak