Serigrafia
hastapeneko ikastaroak. Nerea Zapirain
Esperimentazio eta
proiektuen gauzatze ikastaroa. Pepe Albacete
Hastapena
Irakaslea:
Nerea Zapirain
Martxoak
27- apirilak 7:
Artelekun estudioa duten edo bertan lan egin ohi duten
artistentzako.
Uztailak
17 - 28 eta azaroak 6 - 17:
Interesa duten guztientzat irekiak. Ikastaro horietako plazak eskaera
egin dutenen artean zozkatuko dira. Ikastaroak 40 ordu ingurukoak
izango dira. Ikastaroetan parte hartuko duten artistek serigrafiaren
funtzionamendua eta oinarrizko prozedurak ezagutzeko aukera izango
dute, teknika hau nola aplikatu, edo ez, jakiteko.
Esperimentazio
eta proiektuen gauzatzea
Irakaslea:
Pepe Albacete
Maiatzak
2 - ekainak 16
Ordutegia:
astelehenetik
ostiralera, 10:00 - 14:00, 16:00 - 18:00
Prezioa:
78,13 €
Lantegi honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute
serigrafia teknikaren jakintzan sakontzeko eta harekin
esperimentatzeko; eta horrela, serigrafia erabiliz, edozein ideia
oinarri hartuta -edozein forma artistiko duela ere-, arte proiektuak
gauzatzeko bidea izango dute. Lantegia bi fasetan banatuko da.
Lehenengoa, Nerea Zapirainek zuzenduko du, eta serigrafiaren
funtzionamendua eta oinarrizko prozedurak azalduko ditu. Allende
Arnaizek ere parte hartuko du, eta aurreinpresio digitalari buruz
jardungo du. Bigarren fasean, proposatutako proiektuak garatu eta
gauzatzeko bideak bilatuko dituzte; horretarako, Artelekuk dituen
azpiegiturak erabili ahal izango dituzte eta Pepe Albaceteren
aholkularitza teknikoa izango dute. Bigarren fase horretan Francisco
M. Almagrok parte hartuko du, eta oihal serigrafiari aplikatutako
irudi diseinuaren eta bere teknika bereziei buruz hitz egingo du.
María Irigoyenek, berriz, serigrafia zeramikan nola aplikatu
daitekeen irakatsiko du.
Tailerra
Serigrafia
lantegiak hor jarraitzen du, artistek lan egiteko behar duten
aholkularitza eta laguntza emateko helburuarekin. Lantegia Nerea
Zapirainek koordinatzen du eta zabalik dago bertan lan egin nahi
duenarentzat, zalantzak argitu behar dituenarentzat edo, besterik
gabe, urteetan zehar osatu dugun materialen artxiboko informazioa
erabili nahi duenarentzat.
Silographic
Erakunde
laguntzaileak: École d’art de la Communauté d´agglomération de
Bayonne, Anglet, Biarritz eta Agence Pays Basque des NTIC (Frantzia);
Consortzio Grafico Editoriales Molisano (Italia); Escola Tecnica de
Imagem e Comunicação (Portugal); George Enescu Arts University
(Errumania); eta Linköpings Universitet, (Suedia). Europako
Batasuneko Leonardo Da Vinci programaren barruan, Artelekuk
elkarlanean jarraitzen du 2005ean beste europar erakunde batzuekin
batera abian jarritako Silographic proiektuan. Artelekutik, Nerea
Zapirainen zuzendaritzapean, Allende Arnaiz aurreinprimaketaren
gaineko dosierra ikertzen eta idazten ari da, Pepe Albaceteren
aholkularitzarekin. Dossier horretan jasotzen den ikerkuntzaren edo
informazioaren xedea da artistei jatorrizkotik erreprodukzio
serigrafikora pasatzeko laguntza ematea. Artelekuk grafikagintzako
Europako beste erakunde horiekin elkarlanean jarraituko du 2006ko
urria bitarte, beharrean diren profesionalek sarean gune erabilgarri
eta lagungarri bat izan dezaten.