Serigrafia tailerrak
Taller
2006/03/27 - 2006/06/16 | Arteleku

Serigrafia tailerrak

Parte-hartzaileak

Serigrafia hastapeneko ikastaroak. Nerea Zapirain
Esperimentazio eta proiektuen gauzatze ikastaroa. Pepe Albacete



Hastapena
Irakaslea: Nerea Zapirain
Martxoak 27- apirilak 7: Artelekun estudioa duten edo bertan lan egin ohi duten artistentzako.
Uztailak 17 - 28 eta azaroak 6 - 17: Interesa duten guztientzat irekiak. Ikastaro horietako plazak eskaera egin dutenen artean zozkatuko dira. Ikastaroak 40 ordu ingurukoak izango dira. Ikastaroetan parte hartuko duten artistek serigrafiaren funtzionamendua eta oinarrizko prozedurak ezagutzeko aukera izango dute, teknika hau nola aplikatu, edo ez, jakiteko.

Esperimentazio eta proiektuen gauzatzea
Irakaslea: Pepe Albacete
Maiatzak 2 - ekainak 16
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00, 16:00 - 18:00
Prezioa: 78,13 €
Lantegi honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute serigrafia teknikaren jakintzan sakontzeko eta harekin esperimentatzeko; eta horrela, serigrafia erabiliz, edozein ideia oinarri hartuta -edozein forma artistiko duela ere-, arte proiektuak gauzatzeko bidea izango dute. Lantegia bi fasetan banatuko da. Lehenengoa, Nerea Zapirainek zuzenduko du, eta serigrafiaren funtzionamendua eta oinarrizko prozedurak azalduko ditu. Allende Arnaizek ere parte hartuko du, eta aurreinpresio digitalari buruz jardungo du. Bigarren fasean, proposatutako proiektuak garatu eta gauzatzeko bideak bilatuko dituzte; horretarako, Artelekuk dituen azpiegiturak erabili ahal izango dituzte eta Pepe Albaceteren aholkularitza teknikoa izango dute. Bigarren fase horretan Francisco M. Almagrok parte hartuko du, eta oihal serigrafiari aplikatutako irudi diseinuaren eta bere teknika bereziei buruz hitz egingo du. María Irigoyenek, berriz, serigrafia zeramikan nola aplikatu daitekeen irakatsiko du.


Tailerra
Serigrafia lantegiak hor jarraitzen du, artistek lan egiteko behar duten aholkularitza eta laguntza emateko helburuarekin. Lantegia Nerea Zapirainek koordinatzen du eta zabalik dago bertan lan egin nahi duenarentzat, zalantzak argitu behar dituenarentzat edo, besterik gabe, urteetan zehar osatu dugun materialen artxiboko informazioa erabili nahi duenarentzat.

Silographic
Erakunde laguntzaileak: École d’art de la Communauté d´agglomération de Bayonne, Anglet, Biarritz eta Agence Pays Basque des NTIC (Frantzia); Consortzio Grafico Editoriales Molisano (Italia); Escola Tecnica de Imagem e Comunicação (Portugal); George Enescu Arts University (Errumania); eta Linköpings Universitet, (Suedia). Europako Batasuneko Leonardo Da Vinci programaren barruan, Artelekuk elkarlanean jarraitzen du 2005ean beste europar erakunde batzuekin batera abian jarritako Silographic proiektuan. Artelekutik, Nerea Zapirainen zuzendaritzapean, Allende Arnaiz aurreinprimaketaren gaineko dosierra ikertzen eta idazten ari da, Pepe Albaceteren aholkularitzarekin. Dossier horretan jasotzen den ikerkuntzaren edo informazioaren xedea da artistei jatorrizkotik erreprodukzio serigrafikora pasatzeko laguntza ematea. Artelekuk grafikagintzako Europako beste erakunde horiekin elkarlanean jarraituko du 2006ko urria bitarte, beharrean diren profesionalek sarean gune erabilgarri eta lagungarri bat izan dezaten.

http://www.silographic.net

iCal
Dokumentu Akzioak