Instalazioak erabiltzeko baldintzak
Tailerrean egin nahi duzun proiektua aurkeztu beharko duzu, egutegi zehatz bat azalduta.
Tailerra libre dagoenean erabili ahal izango da, arduradunak emandako irizpideei jarraituz, haren esku egongo baita proiektua aztertu eta baloratzea.
Koordinazioa: Nerea López
-------------------------------------------------------------------
Serigrafia: Esperimentazio eta proiektuen gauzatze ikastaroa
Nerea Lópezek eskainia
Data: Ekainak 1etik 30era
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera,
16:00etatik 20:00etara
Parte hartzaileak: 8 gehienez
Prezioa: 60€
Izena emateko epea: Maiatzak 22a arte. Bidali zure datu pertsonalak, serigrafiarekin duzun esperientzia (izan baduzu), CVa egindako lanen argazkiekin eta burutu nahi den proiektuan erabiliko diren materialekin arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
Tailer honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute serigrafia teknikaren jakintzan sakontzeko, baita esperimentazioaren bidez, serigrafia erabiliz edozein forma artistikoko ideiak garatuz sortutako arte proiektuak egin ahal izateko bideak bilatzeko ere.
Tailerra bi fasetan banatuko da; lehenengoa Nerea Lópezek zuzenduko du serigrafiaren funtzionamendua eta oinarrizko prozedurak ezagutzera emanez. Bigarren fasean, proposatutako proiektuak garatu eta gauzatzeko bideak bilatuko dira.
Izen-ematea
Tailerrean parte hartzeko hautapena tailerreko arduradunak egingo du.
Partehartzaileek tailerraren lehen egunean aurkeztu beharko dute Kutxako 2101/0381/07/000132947/3 zenbakiko kontu korrontean ordainketa egin izanaren agiria. Lanean erabiliko den materialaren kostua Artelekuren kontura doa, arduradunak ezarritako mugaren barruan.