Paisaiaz haratago. Argazkia eta zinema, lekuen artxibo
Hitzaldi irekiak | Jardunaldiak
2010/09/08 - 2010/09/10

Paisaiaz haratago. Argazkia eta zinema, lekuen artxibo

Parte-hartzaileak

Paisaiaren errepertorioa zabaldu egin da, eta dagoeneko ez da erosoa edo egokia gaur egun “arlo” horretara hurbiltzen diren askoren aztergaia izendatzeko.

Koordinazioa: Neus Miró

Gonbidatuak: Emily Richardson, Jane & Louise Wilson, Xavier Ribas

Data: Irailak 8tik 10era

Lekua: Koldo Mitxelenako Areto Nagusia

Ordutegia: 19:00etan

Zentzu horretan, gure egunetako praktiketan usuago erabili ohi dira, eta zuzenago, “leku”, “lurralde” edo “toki” hitzak aztergai honetaz mintzatzerakoan. Artista hauentzat lekua espazio bat da non oroitzapen prozesuak iragana aktibatzen jarraitzen baitu, “irudikatua baino gehiago bizi izana eta eguneratua” –Henri Bergsonen hitzetan– den zerbait bezala.


Jardunaldi hauetan bilduko diren artistak leku jakin batzuetara hurbiltzen dira, toki jakin horiekin lotuta egon litezkeen narrazioen bila, aztarnak aurkitzeko eta ikertu eta berreraikitzeko. Beraien obrek, sarritan argazkietan, bideoetan eta filmetan eginek, lortzen dute leku geografiko jakin batean artxibo gisa metatuta dauden hainbeste eta hainbeste istorio berreskuratzea, babestea eta bistaratzea, baita helaraztea ere unean unekoak duen iragankortasuna eta halabeharrezkotasuna harrapatzean dagoen edertasuna. Artista hauen lanetara hurbiltzean, ingurune eguneroko eta arruntagoei buruzko perspektiba eta narrazio berriak azaltzen zaizkio ikusleari, ezinbesteko denbora-kapsula bezala agerturik.

 

Hitzaldi irekiak


Irailak 8, 19:00etan: Emily Richardson

Irailak 9 , 19:00etan: Jane & Louise Wilson

Irailak 10, 19:00etan: Xavier Ribas

 

iCal
Dokumentu Akzioak