Koordinazioa: Colectivo YOX
Data: martxoaren 28tik apirilaren 1era
MID_E, arte eta sorkuntza praktika garaikideen nazioarteko erakustaldiaren bederatzigarren edizioaren barne dagoen programa berezia.
Erakustaldiaren hausnarketa eta laborategi atalean kokatzen da. Horretarako, tailer bat eta diziplina anitzeko erakusketa ekitaldi bat biltzen ditu, bertan argazkigintza, moda, bideo eta musika formatuak elkartzen direlarik.
Tailerrean sortutako eta William Seldenek aukeratu zituen argazkien txostena
EGITARAUA
¬ Martxoa 28‐31. Tailerra. ARTEA ARGAZKIGINTZA‐MODA. William Selden.
¬ Apirila 1. Diziplina‐anitzeko ekitaldia.
Martxoa 28‐31 Tailerra. ARTEA‐ARGAZKIGINTZA‐MODA. William Selden.
Adierazpen
artistikoa eta modaren publizitatea elkar uztartuz argazkigintzan
sakontzeko tailerren bigarren edizioa. William Selden britainiar
argazkilariaren laguntzarekin, partehartzaile hautatuek proiektu
pertsonalak landuko dituzte, tailerrean emango dizkieten koordenadak
kontuan hartuta: Esther Lebrato diseinatzaile gonbidatuaren lanak,
modeloak, argazki saioa. Hautatutako proiektu hoberenekin erakusketa bat
egingo da Artelelekun, apirilaren 1ean, MID E Studio 011 programaren
barruan.
Apirilak 1: Diziplina‐anitzeko ekitaldia.
>Esther Lebrato. Modako bideo‐aurkezpena Colectivo YOXek egina, diseinugile honen lanen aukeraketa baten inguruan.
>ARTEA‐ARGAZKIGINTZA‐MODA. Erakusketa instalazioa. ARTEA‐ARGAZKIGINTZA‐MODA. William Selden tailerrean landutako proiektu hoberenen aukeraketa biltzen du.
>Synthetic Pompette. Live (Zuzeneko elektronika musika saioa).