Partaideen biografiak

William Selden
Hertfordshire (Erresuma Batua). Argazkilaria.
Bere ibilbide profesionalean modelo lanetan ibili eta publizitatearen industrian aritu ondoren, arte ederretako ikasketak egin zituen Middlesex‐eko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Orduz geroztik argazkiak egin ditu Dazed and Confused, ID, Self Service, Pop, Vogue Hommes Japan, Another Man, Another V Magazine, Interview, Numéro eta New York Times argitalpenentzat, esate baterako.
Baita publizitate argazkiak ere Uniqlo, Puma, Prada eta Ray Ban markentzat, ahaztu gabe zinemako eta musikako ospetsuei egin dizkien erretratuak. Ospetsu horietako batzuk dira Pulp, Franz Ferdinand, Jude Law, Daniel Craig eta Rihanna. Bi sari garrantzitsu irabazi ditu Erresuma Batuko arte diseinu eta zuzendaritzako D&AD lehiaketa ospetsuan. Lehena 2004an, Spiritualized musika taldearen “Amazing Grace” albumari egin zion portadarengatik, eta bigarrena 2006an, ‘ Golden Skins: Ginger Boy’ publizitate kartelarengatik. www.williamselden.com

 

Esther Lebrato
Oviedo, 1980. Madrilen bizi da. Arte Ederretako lizentziatua da( Pontevedrako Arte Ederretako Fakultatea) eta ehungintza diseinua eta modan graduatua (Galiziako Ehungintza diseinua eta Modako Goi Mailako Ikasketak, ESDEMGA). Bere lanak, Noovo Festival for Fashion and Photography jaialdian (Santiago de Compostela), South 36. 32 N pasarelan (Cádiz) eta Madrileko Madrid Fashion Weekeko El Ego de Cibelesen ("doggiegirlfriend” bilduma) aurkeztu izan ditu.

www.estherlebrato.com

 

Synthetic Pompette
Iban Device eta Quino osatzen duten musika bikotea. Bakarka eta elkarrekin Espainia eta Frantzian aurkeztu izan dituzte bere saioak DJ zein live formatuetan.
Iban Device, Iban Santanoren ezizena. 1978, Andoain (Gipuzkoa). DJ eta musika ekoizlea. Bere musika zigilua zuzentzen du: Katakras_Rec. Erreferentziak argitaratu izan ditu bai zigilu independentetan eta plataforma digitaletan, hara nola: beatport, digital‐tunes and djtunes. Quino, Cebb Dufrênen ezizena, 1985, Pau (Frantzia). DJ eta musika ekoizlea. Bere musika ekoizpena, Ambient/ Minimal aldean kokatzen da. Zati erritmikoen egituraketa zainduak eta sonoritate paleta aberats batekin elkartzeak bereizten dute.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2011, marzo 10). Partaideen biografiak. Retrieved diciembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/programa/mid_e-studio-011-1/partaideen-biografiak/partaideen-biografiak. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License