MID_E Studio 010
Jaialdia
2010/07/13 - 2010/07/23

MID_E Studio 010

Parte-hartzaileak

MID_E arte eta sorkuntza praktika garaikideen nazioarteko erakustaldiaren zortzigarren edizioko programa espezifikoa.

Koordinazioa: Colectivo YOX

Noiz:Uztailak 13tik 23ra

Non: Arteleku

Babesleak: Arteleku. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Saila

Erakustaldiaren alde esperimentalean oinarritzen da, Transformazioa ardatz tematikoaren inguruan definitzen den programa bat osatuz.

 

Programa

 

Uztailak 13-15.Tailerra. Bart Hess. Gorputzaren inplementazioa?

 

Uztailak 16. Arte egitaraua. Sarrera doan edukiera bete arte.

Ezusteko artea udarako arratsalde arrunt batentzat.

 

¬ MutaVideo. Nazioarteko bideo-sorkuntza aukeraketa.

¬ Bart Hess. Diziplina anitzeko proiektua.

¬ B.E.R.E. Musika saioa.

¬ Gabi Schillig. Raum(Zeit)Kleider proiektua.

Noemí Viana dantzariak kolaboratzen du aurkezpenean.

 

Uztailak 19-23. Erakusketa. Bart Hessen tailerrako partaideek sortutako  lanen aukeraketa.

 

 

Zehaztasunak

 

Bart Hess. Diziplina anitzeko proiektua.

Uztailaren 16an. MID_E Studio 010 programa.

Arteleku. Donostia.

 

Aurkezpen honek gorputzen gaineko esku-hartze plastikoa, animazioa eta instalazioa konbinatzen ditu. Abiapuntuan aldez aurretik egindako lan berri hautatu batzuk ditu, denak parada honetarako berariaz egindako diziplina anitzeko ingurune artistiko baten parte direnak.

 

MutaVideo. Nazioarteko sormen-bideoen hautaketa.

Uztailaren 16an. MID_E Studio 010 programa.

Arteleku. Donostia.

 

MutaVideok bideo sorkuntzako lan hautatuak bildu ditu, gaitzat harturik Gorputzaren eraldaketa / narratiba aldakorrak gaur egungo bideo artean.

 

Pyuu Piru Japonia. Diziplina anitz (fotografia, eskultura eta instalazioa, performancea, sormen-bideoa) lantzen dituen artista honek, bi kontzeptu ardatz nagusitatik abiatuta bere arte ekoizpenean: erretratua eta generoz gaindiko identitatea. Lanak erakutsi izan ditu Japonian, Europan eta Estatu Batuetan (New Yorkeko Guggengeim Museoan). www.pyuupiru.com

 

Levi Van Veluw Holanda. Diziplina anitzeko artista da; gehienbat fotografiaren munduan lan egiten du, baita sari garrantzitsuak irabazi ere arlo horretan. Beraren lana herrialde askotan erakutsi izan da (Txina, Estatu Batuak, Suedia, Britainia Handia, Eskozia, Italia, Austria) eta nazioartean asko argitaratu da. www.levivanveluw.nl

 

Bubi Canal Santander. Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Lanak erakutsi ditu areto hauetan: Issue Project Room (New York), La Fresh Gallery (Madril), Del Sol St (Santander), Hot Art Fair (Basilea), CGAC (Compostelako Done Jakue), La Casa Encendida (Madril), Espacio Abisal (Bilbo). Bitarteko artistiko desberdinak uztartzen ditu, batik bat argazkigintza, bideoa eta eskultura, bere hausnarketa, berriz, nahiekin, hauskortasunarekin.

 

John Santerineross Estatu Batuak. Diziplina anitzeko artista da (eskultura, pintura, argazkia, zinema). Sinbolismo goiztiarraren eragina du beraren lanak, eta hori ikus daiteke, argiro, errepresentazioaren eta pertzepzioaren arteko elkarreraginean emozioa eta adimena bateratzeko duen gaitasunean. Manipulazio digitala alde batera utzita, antzinako gauzak eta bestelako materialak erabiliz, koadro konplexuak sortzen ditu eta biziarazten, eredu eta gailu mekanikoen bitartez eraginik. Beraren fotografia lana erakutsi izan da, nola erakusketa kolektiboetan –besteak beste, Andrés Serrano, Robert Mapplethorpe eta Cindy Sherman lagun zituela-, hala bakarkakoetan (Fruit of the Secret God, 1999 eta Dream, 2004). www.santerineross.com

 

Su Hui-Yu Taiwan. Beraren lanetan bideoa, argazkia eta multimedia performancea biltzen ditu.  Artean lizentziatua, Taiwango Arte Unibertsitate Nazionalean. Nazioartean erakusketak egin ditu, baita arte egonaldietako bekak jaso ere, Los Angeleserako eta New Yorkerako. Geroztik artelan sail bat sortu du, "Kids No More" izenekoa. Lan horietan telebista kultura analizatzen du, bideoaz eta argazkiaz baliatuta. Bere burua "TV kid", hots, telebistakumetzat hartzen du, eta hortik datorkio izenburua bere web orriari. www.suhuiyu.com

 

B.E.R.E. Saioa ekitaldirako berariaz egindako musika materialez osatua da.

Disc-jockeya eta musika ekoizlea. 1996an bere arte ibilbideari ekin zionez gero, hainbat aretotan eta klubetan egin ditu saioak, Euskadin gehienbat. Beraren soinuak elektronika ilun eta hautatu bateranzko joera du, pasarte lasaienetan Dub eta indartsuenetan Detroit dituela eragin iturri. Gaur egun, bere musika-ekoizle alderdian, erreferentzia lanak egiten ditu zenbait zigilu digitalentzat, besteak beste, Teorema, Work Horse eta Toy Box etxeentzat. www.myspace.com/bere79

 

Gabi Schillig. Raum(Zeit)Kleider.

Raum(Zeit)Kleider proiektu alderdi aniztun bat eta aurrera doan ikerketa baten geroko garapena da, antolaketa geometrikoa eta ehunaren materialtasuna ikergai dituena, eta espazioaren eta espazio barneko gizarte harremanei buruz irakurketak marrazten dituena. Espazio sistema bat proposatzen du, aldaketetara irekia eta, erabiltzaileak parte harturik, funtzio eta egoera desberdinetara moldagarria. Jantzia erabiltzailearen eta inguru eraikiaren arteko interfaze bihurtzen da, eta parte hartzea, espazioa (publikoa) kontrolatzeko tresna aktibo. Proiektuak arkitekturaren, moda diseinuaren eta performancearen zenbait alderdi batzen ditu. Egitura hibrido geometriko hauen garapenak eta emaitzak digitalaren eta ukitzekoaren esfera materialak hartuko dituzte, nahiz eta, adierazteko orduan, gorputz esperientzia bideratuko duen ukipen-egitura batean adierazi –eramana, jantzia, sentitua eta jolasgarri izateko pentsatua izan baita-.   Pieza honek jendea parte hartzera bultzatzen du, ikusle eta egile rolak ezabatzeko, ikusle pasiboa parte-hartzaile aktibo bihurtzen dela. 

 

Gabi Schillig

1977. Arkitektura ikasi zuen Alemanian, Coburg-eko zientzia aplikatuen unibertsitatean, eta 2004an Kontzeptu Diseinuko graduondoko ikastaro bat egin zuen Frankfurteko Städelschule-n, Ben van Berkel irakaslearekin. Arkitektura enpresetarako lan egin zuen Sydneyn, Berlinen, Coburgen eta Frankfurten, eta, gero, arte ikerketa eta praktikako bere estudioa sortu  zuen Berlinen.  2007az geroztik, Diseinu espaziala irakasten du, arte lagun gisa, Transmedia Diseinuko institutuan, eta ikastaroak eta hitzaldian eman ditu nazioartean.   Gabi Schilligek ikerketa beka asko jaso ditu, besteak beste, Stuttgart-eko Akademie Schloss-ek, New Yorkeko Van Alen Institute-k eta Norvegiako Dalsåsen-go eskandinaviar artisten zentroak emanak. Argitalpenei dagokienez, berak egindakoez aparte, merz&solitude argitaletxeak 2009an Schilligen azkenaldiko lanen katalogo monografiko bat argitaratu zuen: Mediating Space. Soft Geometries – Textile Structures – Body Architecture. Berlinen bizi da eta lan egiten du. www.gabischillig.de

 

Noemí Viana

Gasteiz. Urte askotan gimnasia erritmikoan entrenatu zen, eta gero Gorputz Hezkuntzako eta Psikopedagogiako irakasle izateko unibertsitate prestakuntza hartu zuen. Dantzari prestakuntza Londresko London Contemporary Dance School, The Place-en egin zuen, eta hango Edge 08 konpainiako kide izan zen. Zenbait koreograforekin lan egin du, besteak beste, Rui Hortarekin, Asier Zabaletarekin (Ertza Dantza), Menelva Harrisekin (Gelede Dance) eta Pedro Piresekin (Codigo Dance Project), eta koreografia lana Mexikoko Muuval Collective IV. Jaialdian.

 

www.mid-e.com  /  www.mid-e-book.com

 

 

 

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak