MID_E 07. Nazioarteko erakustaldia
Hitzaldi irekiak
2007/11/24 - 2007/12/01 | arteleku

MID_E 07. Nazioarteko erakustaldia

Parte-hartzaileak

MID_E Nazioarteko Erakustaldiko bostgarren edizioa, arte eta kultura urbanoaren adierazpenen arteko muga diren ekimenen inguruko gogoeta eta ikusgarritasun plataforma dena

www.mid-e.com

MID_E Nazioarteko Erakustaldiko bostgarren edizioa, arte eta kultura urbanoaren adierazpenen arteko muga diren ekimenen inguruko gogoeta eta ikusgarritasun plataforma dena. Erakustaldia, YOX kolektiboak antolatuta, arte sorkuntza garaikidearen egite era eta diskurtso berriek bere begirada zuzentzen duten elkargune hau hobekien adierazten duten hiru arloetan oinarritzen da:

Moda Independentea Moda garaikideko praktikak adierazpen euskarri bezala. Kontzeptu moda, goi mailako joskintza, ehungintza euskarrian landutako artelanak, etab.

Irudi Elektronikoa Formatu elektroniko eta digitalak: bideo sorkuntza, argazkigintza, multimedia artea, net- artea.

DJ- Musika Sorkuntza
Discjockey zein musika sortzaileek sortu edo birlandutako soinu saioa eta musika konposaketak.

MID_E.k Europako abangoardia sorkuntza sustatzen du, difusio eta eztabaida publikorako gune bat eratuz. Bere nazioarteko foruak Donostia hartzen du oinarri eta egitarau nagusitzat, bertatik Euskal Herria, Espainia eta nazioarteko arte zentroetara jarduera espezifikoak hedatuz.

Abenduaren 13an, 19:30etan, Artelekun
Laurent Dombrowicz-en hitzaldia, MID_E erakustaldiaren barruan.

iCal
Dokumentu Akzioak