MARRAZ(i)OAK IV ILUSIONISMOA AURREZINETIK ILUSTRATZEN
TAILERRAK & TOPAKETAK | Tailerra
2012/11/26 - 2012/11/30

MARRAZ(i)OAK IV ILUSIONISMOA AURREZINETIK ILUSTRATZEN

Parte-hartzaileak Elena Odriozola, Gustavo Puerta

Ilustratzaile topaketak ARTELEKUN: Ilustratzeko garaian, zinearen aurretiko objektu
optikoak erabiltzen

NOIZ ETA NON: 2012ko azaroaren 26tik 30era egun osoz, Artelekun
Arteleku
Kristobaldegi 14
20014 Donostia

ZER:

 Zinea sortu baino lehenago, hainbat objektu optikoetan egiten ziren irudien errepikapenaren bitartez lortzen zen mugimenduaren, hiru dimentsioen eta aldaketa
sotilen sentsazioa iradokitzea.
Tailer honetan, gure begirada atzera botako dugu. Argitasun-iluntasun efektuak, gainposizioak,erlaitz eta behatxuloak, transparentzia eta irudien gain-jartzeekin jolas ean ilusionismoaren munduan murgilduko gara.
Linterna magikoak, diafanoramak, dioramak, zootropoak, paperezko antzerkitxoak eta honelako beste tramankuluak izango ditugu abiapuntu hainbat ariketa gauzatzeko.

IRAKASLEAK:
Elena Odriozola
Gustavo Puerta

METODOLOGIA:
Haur Literatura eta honen ilustrazioa ulertzeko beste modu bat arakatuko dugu beraz
tailerrean, garai bateko tramankuluak probestuz.
Pertsonaien eraikuntza: egun album askotan aurkitzen ditugun pertsonaia lauen
arazoari aurre eginez, irudi desplegableak, disko birakariak eta honelako beste
tramankulu batzuk garatuko dituzte ilustratzaileek, non pertsonaiei independentzia eta autonomia emango zaien.
Narrazioaren konfliktoaren eraikuntza: pertsonaien korapiloak aurkitu eta horiek adierazteko modurik egokiena topatzeko ariketak egingo dituzte, diafanoramak, zootropo bandak eta linterna magikoen plakak sortuz.
Proposamen eszenografikoa: espazio harremanak eta atmosferen eraikuntza landuko da.
Guzti honekin ilustratzaileei album ilustratu bat sortzeko garaian beharrezko dituzten
hainbat ezagutza eman nahi dizkiegu. Esperientzia artistiko eta ludikoak lantzearekin batera.
Zarautzko Photomuseumera bisita bat egingo dugu .

NORENTZAT:
12 irudigilek hartuko dute parte.
Parte hartzeko baldintza orokorrak:
Parte hartzaileek Euskal Herrikoak izan behar dute.
Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da.
Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea ere kontuan izango da.

ESKAINTZA:
Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epai-mahaiak aukeratzen dituen 12 lagunei. Beraz, beka bana izango dute tailer honen formazioa jaso eta bertan sortuko diren lanak bideratu eta bistaratzeko.

IZEN EMATEA:
Irudigileek pertsonaia bat asmatu eta marraztuta bidali beharko dute.
Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko dute:
Curriculuma
NANren kopia bat
Posta elektronikoaren helbidea
Telefono zenbakia

Dokumentazioaren hiruna kopia bidali beharko dute CD formatuan helbide honetara:
Galtzagorri Elkartera:
Zemoria kalea, 25, behea.
20.013 Donostia

EPEAK:
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2012ko abuztuaren 24a izango da.
Aukeratutakoei 2012ko irailaren 14rako erantzungo zaie.

ANTOLATZAILEAK:
Galtzagorri Elkartea
Gipuzkoako Foru Aldundia
Arteleku

INFORMAZIOA ETA ARGIBIDEAK:
943471487
www.galtzagorri.org
galtzagorri@galtzagorri.org

iCal
Dokumentu Akzioak