Litografia
Tailerra
2010/08/02 - 2010/08/31

Litografia

Parte-hartzaileak

Tailer horiek teknika litografikoen sarrera gisako bat dira, bertan artistak estanpazio prozesua egiten du hasieratik: papera prestatzea, estudioa garbitu eta muntatzea, matrizearen tratamendu kimikoa, eta estanpazioa, maisu estanpatzailearen zuzendaritza eta ikuskatzearen pean.

LITOGRAFIA TEKNIKEKIN ESPERIENTZIAK ARTISTENTZAT

Don Herbertek eskainia

Data: Abuztuak 2 - 31

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez

 

Urte askotan Artelekuk litografia tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean. Tailer horien helburua izan da partaideak litografiaren tekniketan murgilaraztea. Aurten, estanpazio prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da bi tailer hauetan, eta partaideak berak egingo ditu lan guztiak: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu; betiere, estanpatzaile maisuak gainbegiratuko du prozesu osoa.

 

TAILERRA

Edizio profesionaleko tailerra zabalik dago obra grafi koan interesaturik dauden pertsonentzat. Maila handiko ekipamendu eta materialez hornitutako tailerra eskaintzen du Artelekuk, eskuz egindako estanpazioan aditu diren profesionalek gidaturik.

iCal
Dokumentu Akzioak