LITOGRAFIA TEKNIKEKIN ESPERIENTZIAK ARTISTENTZAT
Don Herbertek eskainia
Data: Abuztuak 2 - 31
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez
Urte askotan Artelekuk litografia tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean. Tailer horien helburua izan da partaideak litografiaren tekniketan murgilaraztea. Aurten, estanpazio prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da bi tailer hauetan, eta partaideak berak egingo ditu lan guztiak: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu; betiere, estanpatzaile maisuak gainbegiratuko du prozesu osoa.
TAILERRA
Edizio profesionaleko tailerra zabalik dago obra grafi koan interesaturik dauden pertsonentzat. Maila handiko ekipamendu eta materialez hornitutako tailerra eskaintzen du Artelekuk, eskuz egindako estanpazioan aditu diren profesionalek gidaturik.