Litografia
Tailerra
2010/02/01 - 2010/02/26

Litografia

Parte-hartzaileak

Tailek horiek teknika litografikoen sarrera gisako bat dira, bertan artistak estanpazio prozesua egiten du hasieratik: papera prestatzea, estudioa garbitu eta muntatzea, matrizearen tratamendu kimikoa, eta estanpazioa, maisu estanpatzailearen zuzendaritza eta ikuskatzearen pean.

Otsaila - Uztaila: LITOGRAFIA TEKNIKEKIN ESPERIENTZIAK ARTISTENTZAT

Don Herbertek eskainia

Lehenengo tailerra: Otsailak 1 - 26

Bigarren tailerra: Uztailak 1 - 30

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez

Prezioa: 78,13€ ikastaro bakoitza

 

Urte askotan Artelekuk litografia tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean. Tailer horien helburua izan da partaideak litografi aren tekniketan murgilaraztea. Aurten, estanpazio prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da bi tailer hauetan, eta partaideak berak egingo ditu lan guztiak: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu; betiere, estanpatzaile maisuak gainbegiratuko du prozesu osoa.

 

TAILERRA

Edizio profesionaleko tailerra zabalik dago obra grafi koan interesaturik dauden pertsonentzat. Maila handiko ekipamendu
eta materialez hornitutako tailerra eskaintzen du Artelekuk, eskuz egindako estanpazioan aditu diren profesionalek gidaturik.

 

IZENA-EMATEA

Izen ematea egiteko orria, curriculum vitaea eta burututako obraren kolorezko argazkiak edo diapositibak, beren tamaina zehaztuz, aurkeztuko dira Artelekun urtarrilaren 25erako, lehenengo lantegian parte hartzeko, eta ekainaren 23rako, bigarren lantegian parte hartzeko. Tailerraren arduradunak berak aukeratuko ditu tailerreko partehartzaileak. Tailerrerako onarpena pertsonalki jakinaraziko da.

 

Partehartzaileek tailerraren lehen egunean aurkeztu beharko dute Kutxako 2101/0381/07/000132947/3 zenbakiko kontu korrontean ordainketa egin izanaren agiria. Lanean erabiliko den materialaren kostua Artelekuren kontura doa, arduradunak ezarritako muaren barruan.

 

iCal
Dokumentu Akzioak