Parte
hartzaileak:
17 eta 19 urte bitarteko batxilergoko 10 ikasle
Koordinazioa:
AMASTÉ
http://www.dinamikttak.com
Era
berean, teknologia berriak (bideo-argazki digitala, internet,
weblogak, moblogak, fotologak) eta izaera plastikoagoa duten ekintzak
ere nahastean landuko dituzte (performance-ak, moda, diseinua,
serigrafia, marrazkia).
DINAMIK(TT)AK CASI TENGO 18
egitasmoaren barnean kokatzen da. Egitasmo honetan gazte jendeari,
gazte izateari buruzko iritziak, esperientziak eta nahiak
plazaratzeko aukera ematen zaio, bitarteko eta euskarri desberdinak
eskainiz (aldizkariak, foroak, tailerrak).
IZEN-EMATEA
Parte-hartzaileek
72 ordaindu beharko dituzte. Kuota horretan udalekuetan parte
hartzeko gastu guztiak sartzen dira (ostatua, jana, materiala,
txangoak etab.), Artelekuraino egin beharreko joanetorria izan
ezik.
Parte hartzeko ekainaren
15a
baino lehen bidali beharrekoa:
- Norberaren aurkezpenerako bideo
digitala (gehienez 3 minutukoa) auzolandegian parte hartzeko
zergatiak edo motibazioak aurkeztuko dituena (honako euskarri hauek
onartzen ditugu: mpeg, avi, mp4, 3gp, mov, asf, swf).
- Norberaren
interes eta kezken berri emango duen zuen lanen txosten digitala
(argazkiak, bideoak, testuak, marrazkiak, pintura, serigrafia,
animazioa, musika…). Euskarriak: doc,
pdf, rtf, txt.
-
Eskaera orria behar bezala betea.
-Auzolandegi hau nazioartekoa
da, beraz, ingelesez erraztasunez hitz egiteko gai izan beharko
duzu.
Partehartzaileen aukeraketa eskaerak ailegatzen diren
ordenean egingo da, lehenengo hamarrek zuzenean parte hartuko dute
eta gainontzekoak ordezkoen zerrendetara pasako dira. Ekainaren 15ean
lehenengo deialdiaren epea amaitzen da, baina beste deialdi bat
egongo da postuak betetzen ez badira. Ez kikildu eta zuen eskaria
bidali!
Informazio gehiago: http://www.dinamikttak.com