Dinamik(TT)ak nazioarteko auzolandegia
Tailerra
2007/07/16 - 2009/07/27 | arteleku

Dinamik(TT)ak nazioarteko auzolandegia

Parte-hartzaileak

DINAMIK(TT)AK opor desberdinak bizitzeko gogoa duten gazteei zuzendutako ekimena da. AMASTÉk koordinatuko dituen nazioarteko auzolandegian talde-lana, tailerrak, txangoak, pelikulak, eztabaidak, kontzertuak... tartekatuko dituzte. DINAMIK(TT)AK’07-en helburua jardun artistikoaren izaera aktibo, parte hartzaile eta gizarte eraldatzailea bultzatzea da. Gazteen interes eta nahiei jarraituz, lan honetan buru belarri sar daitezen nahi dute antoltzaileek eta horretarako, beharrezko izango dituzten bitarteko guztiak eskura jarriko dizkiete. Auzolandegian, 12 egunetan zehar, talde-lana, tailerrak, txangoak, eztabaidak, pelikulak, kontzertuak etab. tartekatuko dituzte eta artista desberdinen lana ezagutuko dute haiekin batera lan eginaz.

Parte hartzaileak: 17 eta 19 urte bitarteko batxilergoko 10 ikasle
Koordinazioa: AMASTÉ
http://www.dinamikttak.com

Era berean, teknologia berriak (bideo-argazki digitala, internet, weblogak, moblogak, fotologak) eta izaera plastikoagoa duten ekintzak ere nahastean landuko dituzte (performance-ak, moda, diseinua, serigrafia, marrazkia).

DINAMIK(TT)AK CASI TENGO 18 egitasmoaren barnean kokatzen da. Egitasmo honetan gazte jendeari, gazte izateari buruzko iritziak, esperientziak eta nahiak plazaratzeko aukera ematen zaio, bitarteko eta euskarri desberdinak eskainiz (aldizkariak, foroak, tailerrak).

IZEN-EMATEA

Parte-hartzaileek 72 ordaindu beharko dituzte. Kuota horretan udalekuetan parte hartzeko gastu guztiak sartzen dira (ostatua, jana, materiala, txangoak etab.), Artelekuraino egin beharreko joanetorria izan ezik.

Parte hartzeko ekainaren 15a baino lehen bidali beharrekoa:
- Norberaren aurkezpenerako bideo digitala (gehienez 3 minutukoa) auzolandegian parte hartzeko zergatiak edo motibazioak aurkeztuko dituena (honako euskarri hauek onartzen ditugu: mpeg, avi, mp4, 3gp, mov, asf, swf).
- Norberaren interes eta kezken berri emango duen zuen lanen txosten digitala (argazkiak, bideoak, testuak, marrazkiak, pintura, serigrafia, animazioa, musika…). Euskarriak: doc,
pdf, rtf, txt.
- Eskaera orria behar bezala betea.
-Auzolandegi hau nazioartekoa da, beraz, ingelesez erraztasunez hitz egiteko gai izan beharko duzu.

Partehartzaileen aukeraketa eskaerak ailegatzen diren ordenean egingo da, lehenengo hamarrek zuzenean parte hartuko dute eta gainontzekoak ordezkoen zerrendetara pasako dira. Ekainaren 15ean lehenengo deialdiaren epea amaitzen da, baina beste deialdi bat egongo da postuak betetzen ez badira. Ez kikildu eta zuen eskaria bidali!

Informazio gehiago: http://www.dinamikttak.com

 

 

 


iCal
Dokumentu Akzioak