Dinamik(tt)ak arte udalekuak
2006/07/17 - 2006/07/28 | Arteleku

Dinamik(tt)ak arte udalekuak

Parte-hartzaileak

Hamabi egunetan zehar, hamar parte hartzaile gaztek sormen praktikak ekinta, parte-hartzea, irudikapena edota gizarte eraldatzea bezala bizitzen ikasiko dute, bere izaera estetikoaz haratago.

Egun hauetan zehar Artelekun lehenengo DINAMIK(TT)AK arte-udalekuak gertatzen ari dira.

DINAMIK(TT)AKeko parte-hartzaileak bere ikasketak sormen eremuetan (artea, diseinua, moda, komunikazioa...) jarraitu nahi dituzten arte batxillergoko hamar ikasle dira. Hauek gustiak jasotako esakeren artean hautatuak izan dira eta egonaldia guztiz dohakoa izango da. Beraien izenak: Alain Astarloa, Zaida Agrafojo, Laura González, Marisa Martínez, Guillem Ruiz, Verónica Zabala, Garazi Aguilera, Koldo Tellaetxe, Álvaro Novo y Ane Ostolaza.

DINAMIK(TT)AKen barruan planteatutako ekintzen ekimen ludikoak (txangoak, kontzertuak, bisitak)  praktika kreatibo eta teknologia berriekin (Internet, bloggosfera...) erlazionatuko dira. Horretarako, zenbait artista edo agente kulturalak gonbidatu ditugu, haien esperientzia banatzeko edota parte hartze dinamikak planteatzeko: Iñaki Imaz, Saioa Olmo, María Mur (CONSONNI), Xabier Erkizia, Enero Egaña (Úbiqa), Mikel Arbiza, My Jok, Julio César Palacio.

Udalekuen garapena hemen jarraitu daiteke.

--------------------------------------------------------------

DINAMIK(TT)AK CASI TENGO 18ren zati bat da, AMASTÉ eta Symarc-ek martxan jarritako proiektu bat, nerabee hitza konplexurik gabe ematen diona, bizi diren munduaren definizioan hiritar aktibo gisa parte hartzera gonbidatzen zaielarik: beren imaginarioa, baloreak, jakin-minak eta kezkak... CASI TENGO 18ren helburu nagusiak hauek dira: gazteei bere inguru soziokulturalaren garapenean nahastea; egunero jasotzen duten informazio piloa interpretatzeko gaitasuna bultzatzea; talde-lana eta eztabaida sustatzea; nerabeak bullinga, mugikorrakerik baldarkeriak grabatu edo pasotismoarengatik bakarrik albiste ez izatea...


iCal
Dokumentu Akzioak