Biografiak

John Oswald. Kanada. Ikuspegi askotako musikagilea, inprobisatzailea, ikus-artista eta plunderphonista (berak sorturiko terminoa besteren laginen manipulazioetan oinarrituriko hotsezko obrak definitzeko). Oraintsuko historia musikaleko pertsona gailenetako bat da. Bere lanak, collage konplexuetan eta hotsezko dekonstrukzioan oinarriturikoak, eskuarki kanta eta konposizio oso ezagunetatik abiatuz sorturikoak, publikoak eta kritika espezializatuak hain laudatuak nola industria diskografikoak zigortuak eta zentsuratuak izan dira, plagio eta egile eskubideak urratzeaz akusatua izanik. Artista askorekin lankidetzan aritu da, bereziki saxofoi jotzaile eta inprobisatzaile gisa, hala nola Cecil Taylor, Michael Snow edo Fred Frith-ekin. [www.plunderphonics.com] [www.pfony.com]

Voluble. Sevilla. Hiri horretan kokaturiko hots-ikus sorkuntzarako kolektiboa, ikus-entzunezko sorkuntzaren alorreko komunikologo eta teknologo talde batek osatua. Espezializazioa: hots-ikus-ekintza ikuskizunak, hotsezko instalazioak, narr@tiba, net.audio, laptop_music eta hegoaldetik egindako ikus-entzunezko umorea. Música para espías (Espioientzako musika) Mexikoko lehen net.label kideak dira. Kultura sorkuntza eta ekoizpenaz arduratzen den Zemos98 kolektiboko kideak dira; kolektibo horrek izen bereko ikus-entzunezkoen jaialdia ekoizten du, eta hots alderdia koordinatzen dute bertan. [www.voluble.net] [www.zemos98.org]

eRIKm. Frantzia. 1992an abiatu zituen bere jarduerak ikus-arteekiko interesak gidaturik, rock gitarrista gisa izandako lehen musika esperientziaren ondoren. Ezaguna da bere lan prozesuan turntable delakoarekin erakusten duen birtuositateagatik eta tresna eta baliabide eklektronikak erabiltzeagatik. Musikaren aldetik Voice Crack, Christian Marclay edo Luc Ferrari bezalako artistekin lan egin du, eta horrek musika inprobisatuaren nazioarteko eszenako erreferentzia bilakatu du. Gaur egun alde batera utzixea du bere noise-dj edo binilo eskultorearen estatusa eta material banku baten sortze lanetan jarria du arreta, inongo obraren erreferentziarik erabili gabe musika egin ahal izateko. [www.erikm.com]

Rick Prelinger. AEB. Artxibozain, idazle eta zinegilea. Prelinger artxiboen (Prelinger archives) sortzailea da. Bilduma hori, bi hamarralditan bilduriko hezkuntza, publizitate, industria eta amateurtasun alorretako 51.000 filmek osatua, AEBetako Kongresuko Liburutegiak eskuratu zuen 2002 urtean. New York’s School of Visual Arts delakoaren MFA Design programan lan egin du eta hainbat hitzaldi emanak ditu amerikar kultura eta gizarte historiari buruz, bai eta jabetza intelektual eta kulturularen inguruan ere. Gaur egun National Film Preservation Board-eko kidea da, Mugimendu Irudiaren Artxibozainen Elkarteko (Association of Moving Image Archivists) ordezkari gisa. Internet Archive eta San Franciscoko Zinematekako presidentea da. [www.prelinger.com]

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2010, enero 20). Biografiak. Retrieved abril 20, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/programa/copy-your-idols/biografiak. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License