Copy your Idols!
Aurkezpenak | Conferencias abiertas
2007/07/03 - 2007/07/06 | arteleku

Copy your Idols!

Parte-hartzaileak

“Herri musika guztia (folk musika guztia definizioz), jabari publikoan dago, funtsean, legez hala ez bada ere. Pop musika entzutea ez da hautatze kontua. Kontsultatuak izan edo ez, bonbardatu egiten gaitu. Egoerarik maltzurrenean, baxu lerro jarraituan iragazirik, apartamentu pareta artean dabil, eta oinezkoen buruen gainetik. Kontuan ez hartzeko zaila, nola bilaka daiteke norbera hartzaile pasiboa?” John Oswald

Edizioaren ideiaren inguruan garatzen den proiektu programa bat da Periferiak 07. Audioaren testuinguruan, edizioa lan metodologia posible bakartzat taxutzen da. Copy your idols! hau izenburu berberarekin Bilbon ekainaren 25etik 30era gauzaturiko tailerraren bigarren zatia da. Jardunaldi hauek, orobat, jabetze, kopia eta soinu manipulazioaren kontzeptuei buruz hausnartzea dute helburu, baita lan jardunean sortze tresnak erabili ohi dituzten nazioarteko pentsalari eta sortzaileen esperientzia partekatzea ere.

 

Kontsulta

Jardunaldiekin batera, uztailaren 3tik 6ra, ordutegi jarraituan 8:00etatik 20:00etara, gune bat prestatuko da Artelekuko erakusketa aretoan ikus-entzunezko materiala erakusteko eta plagio eta bestelako kopiei buruz kontsultak egiteko.


iCal
Dokumentu Akzioak