Canal Contemporâneo-
informazioa eta aktibismo politikoa sarean.
Patricia
Canetti-ren hitzaldia.
Canal Contemporâneo proeiktuaren
aurkezpena. 2001ean buletin elektroniko gisa sortu
zenetik, Canal Contemporâneo mugarri bilakatu da Brasilen arte garaikidearen
alorrean lan egiten dutenentzat. Zehar-ekin
batera, Canal Contemporâneok parte hartu zuen documenta 12 magazines proiektuan.
Informazio gaituaren eskaeraren
inguruan eta ikuste-artearen eta teknologiaren sektorearen artikulazioaren
inguruan Brasilen dagoen beharrak eragin zuten Canal Contemporâneoren sorkuntza, duela zazpi urte. Canal
Contemporâneo Brasilgo arte garaikidearen hedapenaz
eta eztabaidaz arduratzen den argitalpen eta komunitate digitala da. Guztiarekin ere, faktore horiek aldatu egin dira
garraio-lekuaren existentziarekin, eta garraio-lekuak ibilbide motza badu ere,
dinamika produktiboen eta erakusketa espazioen mapa egitea lortu du eta,
ondorioz, brasildar testuinguruan ohikoak diren hainbat kontraesan ekarri ditu.
Helburua proiektu nola zabaldu den
ikustea da, eta nola edo hala, artisten, kuradoreen, kritikoen, galerien,
museoen, inprimatze-aholkularien, kazetarien eta ikusleen arteko harremanek
informazio-fluxuen eskutik izan duten eragina ulertzen saiatzea. Aukera horrekin, Canal
Contemporâneoren jardueren alderdi politikoa azpimarratu nahiko genuke, izan
ere, arte brasildarra estimatzen duen profesional, erakunde eta publiko-taldeak
gogoz bultzatu du proiektuaren ibilbidean zehar haren esanahia, gure kulturaren
sektorearen aukera berriak eraikitzeko.