Canal Contemporâneo-ren aurkezpena
Aurkezpena
- 2008/02/20 07:00 pm - 09:00 pm

Canal Contemporâneo-ren aurkezpena

Parte-hartzaileak
— etiketak:

Canal Contemporâneo proeiktuaren aurkezpena. 2001ean buletin elektroniko gisa sortu zenetik, Canal Contemporâneo mugarri bilakatu da Brasilen arte garaikidearen alorrean lan egiten duten pertsonentzat.

Canal Contemporâneo- informazioa eta aktibismo politikoa sarean.
Patricia Canetti-ren hitzaldia.

Canal Contemporâneo proeiktuaren aurkezpena. 2001ean buletin elektroniko gisa sortu zenetik, Canal Contemporâneo mugarri bilakatu da Brasilen arte garaikidearen alorrean lan egiten dutenentzat.  Zehar-ekin batera, Canal Contemporâneok parte hartu zuen documenta 12 magazines proiektuan.

Informazio gaituaren eskaeraren inguruan eta ikuste-artearen eta teknologiaren sektorearen artikulazioaren inguruan Brasilen dagoen beharrak eragin zuten Canal Contemporâneoren sorkuntza, duela zazpi urte. Canal Contemporâneo Brasilgo arte garaikidearen hedapenaz eta eztabaidaz arduratzen den argitalpen eta komunitate digitala da. Guztiarekin ere, faktore horiek aldatu egin dira garraio-lekuaren existentziarekin, eta garraio-lekuak ibilbide motza badu ere, dinamika produktiboen eta erakusketa espazioen mapa egitea lortu du eta, ondorioz, brasildar testuinguruan ohikoak diren hainbat kontraesan ekarri ditu.

Helburua proiektu nola zabaldu den ikustea da, eta nola edo hala, artisten, kuradoreen, kritikoen, galerien, museoen, inprimatze-aholkularien, kazetarien eta ikusleen arteko harremanek informazio-fluxuen eskutik izan duten eragina ulertzen saiatzea. Aukera horrekin, Canal Contemporâneoren jardueren alderdi politikoa azpimarratu nahiko genuke, izan ere, arte brasildarra estimatzen duen profesional, erakunde eta publiko-taldeak gogoz bultzatu du proiektuaren ibilbidean zehar haren esanahia, gure kulturaren sektorearen aukera berriak eraikitzeko.

 

http://www.canalcontemporaneo.art.br  

 

iCal
Dokumentu Akzioak