Koordinazioa: Euskal Herriko Unibertsitatea. Filosofia departamentua
1993.
urtean lehenengo edizioa egin zenetik, Ontologiaren Nazioarteko
Batzarrak (ONB), oinarrizko filosofiaren funtsezko galderen inguruko
arazoaren egoera ezartzeko helburua izan du, gaur egungo
hausnarketaren argitan aztertuta. Hori dela eta, bere Nazioarteko
Batzorde Zientifiko Iraunkorrean, filosofoez gain, zientzia eta arte
garaikideen ordezkari bikainak ageri dira.
2002ko urrian egindako
V. edizioan, bizidunen kontzeptuari heldu zitzaion, eta ikuspegi
historikoa alde batera inoiz utzi gabe, berriro ere, gaur egungo
eztabaida liluragarrietatik aztertu zen. Biologiak diziplina
arkitektonikoaren eginkizuna izan zuen, baina honako hauetatik
etorritako fokatzeen bidez aberastu egin zen, alegia,
hizkuntzalaritzatik, semiotikatik, psikologiatik, kimikatik,
fisikatik beratik, eta, jakina, Kant-en ordenako galdera erradikal
baten ikuspegitik ulertutako etika eta estetikatik (ba al da gizakia
bizidunen artean modu transzendentalean bereizten duen xede
helmugarik, ala ez?) etorritakoen bidez.
ONB-ren VI.
edizioaren helburuak aurrekoan hasitako hausnarketari jarraipena eman
dio, baina, hala ere, biologiaren eta hizkuntzalaritzaren arteko
lotunean arazoen kontsiderazioranzko jauzi bat eman du. Izan ere,
gure garaiari argitzea egokitzen zaion gai zientifiko zorrotzen
artean, honako hau dugu, jakina, alegia, ba al da gizakiak bereizten
dituen eta halako berezitasunik duen zantzurik, hain zuzen ere,
gizakien eta gainontzeko izakien (mineral edo landareak, baina, baita
ere txoriak edo txinpantzeak ere) artean momentuz zeharka ezinekotzat
jo daitekeen muga bat sortzen duenik?
Jakina, gure
espeziearen goitik beherako bereizketaren uste osoa oso sustraituta
dago, espezieaz hitz egitean homo sapiens adierazpidearen kritikarik
gabeko onarpenak adierazten duenez. Gure garaiaren xedea uste oso
hori oinarri zorrotz baten gainean finkatzea litzateke, agian
ikerkuntza biologian mugatu gabe, baina, jakina, biologian sakonki
ainguratuta. Eginkizuna zail ageri zaigu. Ezagutzarako ahalmena aldi
berean barneratzeko gai (gizaki guztiak) eta muga garbia sortzeko gai
(gizakiak besterik ez) den legitimatze biologiko bat aurkitzea
problematikoa da, gutxienez.
Lengoaiak giza espeziea
hierarkikoki legitimatze handiagoz bereiz al lezake? Ezagutzak berez
hitzari legokiokeen tokia lapurtuko zukeen, soilik? Gure izaera
adierazteko, sapiens baino egokiagoa loquens ezaugarria izango al
litzateke? Zalantzarik gabe, erantzuna, batez ere, lengoaiatzat
ulertzen denaren pean dago.
Hizkuntza ahalmenaren arabera
planteatuta, eta ez, oro har, ahalmen gnoseologikoaren arabera, lehen
aipatzen genuen giza berezitasunaren gaia honela laburbil daiteke,
alegia, egia al da haur batek hizketan ikasten duenean, inork
erakutsi ez dion gramatika bat aplikatzen duela, ala ez? Eta, horrela
bada, egia al da dohain horrek oinarri genetikoa duela, ala ez?