Aldizkari ibiltaria
- 2006/03/08 12:00 am - 12:00 am | Arteleku

Aldizkari ibiltaria

Parte-hartzaileak

Plazandreok taldekoek egindako Hiri debekatuaren Mapa izan da gure abiapuntua. Hariketa artístico ezberdinetatik (escultura, musika, dantza…) eta zenbait arlo lanudas (erasoen beldurra, emakume etorkinen lan egoera, sentsualitatea…) aldizkariak maparen helburuak berreskkuratu, zabaldu eta birplanteatu egiten ditu.

Koordinazioa: Estibaliz Alvarez
Laguntzaileak: Donostiako Udaleko berdintasunerako eta giza eskubideen atala, Arteleku, Lobato Etxea, Matadero ekintzak.
www.txokolarte.com

Donostia. martxoak 8.

Aldizkari ibilia edo Aldizkari ibiltaria Artea eta Gizarte Ekintza elkartzeko proposamen bat da, herritarren partaidetza indartzekoa. Alderdi formalak lantzeaz gain, testuinguru sozialari buruzko edukia, jarrera eta konpromisoa ere sakontzeko gogoak bultzatu gaitu proiektu honetara.

Arte ibilbide bat da, ibilaldi-erakusketa bat ikuspegi askotatik aztertzen den gai baten inguruan, eta adierazpide askotatik emana (bideoa, dantza, pintura, argazkigintza, antzerkia, poesia... Artistak proposatu eta herritarrak jolastu, horra jokoa. Hiri errepresentaziorako estrategiak proposatzen dira, jarreretan eta kultur ekintzetan oinarrituta, artearen esparrutik eta gune publikoetan egindako jardunetatik. Ikuspegi anitz azaltzeak eta aldizkariaren izaera «ibiliak» elkarren arteko komunikazioa eta eztabaida hobetzeaz gain, hirian egindako ibilaldi batzuei eduki positiboagoa eransten diete.

Emakumeentzat esanguratsu diren lekuetan martxoaren 8an ekintzak edo adierazpenak antolatzea da kontua. Deialdi zabal bat eginik, 50 bat lagun arduratuko dira aldizkaria egiteaz, baita artista talde eta emakume elkarte asko ere.

Abiapuntua izango da Plazandreok taldeak egindako Hiri Debekatuaren Mapa. Aldizkariak maparen helburuak hartuko ditu, artearen diziplinarteko ikuspegiaz zabaldu eta birplanteatzeko (ikus-entzunezkoak, eskultura, argazkigintza, musika, dantza, filosofia, literatura, antzerkia, poesia...) alderdi hauetan: zaurgarritasuna, erasoen beldurra, emakumearen irudia tresnakeriaz erabiltzea, emakume etorkinen lan egoera, sentsualitatea, egokitu gabeko gune arriskugarriak...

Hiru ordutan, gehiena autobusean egin beharreko ibilbidea zehaztuko dugu, eta bi bider egingo dugu, goizean eta arratsean. Ibilbideak lau geltoki izango ditu arte jardunak egingo diren lekuetan: Egiako lur azpiko pasabidea, Martuteneko espetxea, Oleta, San Martingo merkatu berria eta Artzain Onaren plaza.

Egindako lana argitalpen batean jasoko dugu, jarduerekin batera idatzitako testuekin eta espazioarekin izandako elkarreragintza hobeki ulertzeko behar den informazioarekin.

Helburuak
- Eraikuntza sozialak, botere egiturak eta haien arteko harremanak identifikatzen laguntzea, forma espazialen bitartez, Hiri Debekatuaren Mapatik abiatuta.
- Eztabaida sustatzea, ikuspegi pertsonal nahiz kolektiboen bidez aberastea, kontzientzia hartzea eta konpromiso soziala bultzatzeko.
- Kultur bitartekoak erabiltzea aldakuntza soziala, guneen eta harremanen biziberritzea sustatzeko.

Ekintza osagarriak
- Bizikleta irudiduna manifestazioan. Manifestazioan bizikleta-pantaila bat izango da, Gauza Politen Fabrikak egina; bertan ikusiko dira erasoen aurka publizista ezagunek egindako lanak biltzen dituen erakusketa batetik hartutako irudiak.
- Seinalizazioa. Ibilbidean zehar, guneak eta ekintzak seinalatuko dira, gas-baloiak edo antzekoak erabilita. Lan taldea: Belin Castro
- "Foro.net". txokolarte.com/aldizkari_ibiltaria/foroa. Foro irekia Interneten, ideiak, proposamenak eta iruzkinak jasotzen dituena.

iCal
Dokumentu Akzioak