Koordinazioa:
Estibaliz Alvarez
Laguntzaileak:
Donostiako Udaleko berdintasunerako eta giza eskubideen atala,
Arteleku, Lobato Etxea, Matadero
ekintzak.
www.txokolarte.com
Donostia.
martxoak 8.
Aldizkari ibilia edo Aldizkari ibiltaria Artea eta
Gizarte Ekintza elkartzeko proposamen bat da, herritarren partaidetza
indartzekoa. Alderdi formalak lantzeaz gain, testuinguru sozialari
buruzko edukia, jarrera eta konpromisoa ere sakontzeko gogoak
bultzatu gaitu proiektu honetara.
Arte ibilbide bat da,
ibilaldi-erakusketa bat ikuspegi askotatik aztertzen den gai baten
inguruan, eta adierazpide askotatik emana (bideoa, dantza, pintura,
argazkigintza, antzerkia, poesia... Artistak proposatu eta
herritarrak jolastu, horra jokoa. Hiri errepresentaziorako
estrategiak proposatzen dira, jarreretan eta kultur ekintzetan
oinarrituta, artearen esparrutik eta gune publikoetan egindako
jardunetatik. Ikuspegi anitz azaltzeak eta aldizkariaren izaera
«ibiliak» elkarren arteko komunikazioa eta eztabaida hobetzeaz
gain, hirian egindako ibilaldi batzuei eduki positiboagoa eransten
diete.
Emakumeentzat esanguratsu diren lekuetan martxoaren 8an
ekintzak edo adierazpenak antolatzea da kontua. Deialdi zabal bat
eginik, 50 bat lagun arduratuko dira aldizkaria egiteaz, baita
artista talde eta emakume elkarte asko ere.
Abiapuntua izango
da Plazandreok taldeak egindako Hiri Debekatuaren Mapa. Aldizkariak
maparen helburuak hartuko ditu, artearen diziplinarteko ikuspegiaz
zabaldu eta birplanteatzeko (ikus-entzunezkoak, eskultura,
argazkigintza, musika, dantza, filosofia, literatura, antzerkia,
poesia...) alderdi hauetan: zaurgarritasuna, erasoen beldurra,
emakumearen irudia tresnakeriaz erabiltzea, emakume etorkinen lan
egoera, sentsualitatea, egokitu gabeko gune arriskugarriak...
Hiru
ordutan, gehiena autobusean egin beharreko ibilbidea zehaztuko dugu,
eta bi bider egingo dugu, goizean eta arratsean. Ibilbideak lau
geltoki izango ditu arte jardunak egingo diren lekuetan: Egiako lur
azpiko pasabidea, Martuteneko espetxea, Oleta, San Martingo merkatu
berria eta Artzain Onaren plaza.
Egindako lana argitalpen
batean jasoko dugu, jarduerekin batera idatzitako testuekin eta
espazioarekin izandako elkarreragintza hobeki ulertzeko behar den
informazioarekin.
Helburuak
-
Eraikuntza sozialak, botere egiturak eta haien arteko harremanak
identifikatzen laguntzea, forma espazialen bitartez, Hiri
Debekatuaren Mapatik abiatuta.
- Eztabaida sustatzea, ikuspegi
pertsonal nahiz kolektiboen bidez aberastea, kontzientzia hartzea eta
konpromiso soziala bultzatzeko.
- Kultur bitartekoak erabiltzea
aldakuntza soziala, guneen eta harremanen biziberritzea sustatzeko.
Ekintza
osagarriak
-
Bizikleta irudiduna manifestazioan. Manifestazioan bizikleta-pantaila
bat izango da, Gauza Politen Fabrikak egina; bertan ikusiko dira
erasoen aurka publizista ezagunek egindako lanak biltzen dituen
erakusketa batetik hartutako irudiak.
- Seinalizazioa. Ibilbidean
zehar, guneak eta ekintzak seinalatuko dira, gas-baloiak edo
antzekoak erabilita. Lan taldea: Belin Castro
- "Foro.net".
txokolarte.com/aldizkari_ibiltaria/foroa.
Foro irekia Interneten, ideiak, proposamenak eta iruzkinak jasotzen
dituena.