Zilvinas Lilas en aurkezpena
Lekua: Arteleku
Eguna: uztailak 16
Ordua: 17:30
Zilvinas Lilas-ek bere ibilbideari buruz hitz egingo du Koloniako Komunikabideen Arteen Akademian (KHM). Akademia hau 1991. urtean sortu zen eta ordutik etengabeko aldaketa kritikoak jasan ditu, téchnē-arekin eta poïesis-arekin bateratuz. Denborarekin, eskolan gailentzen diren generoak bide bera egiten hasi dira: humanismo post-kontsumista eta eszeptikoari buruzko estrategia analogikoak eta performatiboak erronka jotzen ari zaie pisu handiko baliabide teknikoei, hala nola, holografiari, sareko arteari eta proiektu interaktiboei.
KHM-ko ikasketa trukea esperimentu bat da, oztoporik gabeko irudimenaren babesleku eta hainbat narrazio, genero eta modalitate tekniko desberdin bat egiteko laborategia; eta ez, aldiz, arau eskolastikoan, ezagutzaren hierarkian, uniformetasunean eta trebetasunei begira dagoen entrenamenduan oinarritutako ikasgela bat.
Hizlariak ikasleen azken lanen bilduma aurkeztuko du, KHM-ko Lab.D-an edo berarekin elkartuta sortuak. Bilduma honek narrazio-protokolo, tradizio eta aukera tekniko eta estetiko asko erakusten ditu. Gainera, ikus-entzuleek Paidia Institutuko ekintza sortzaileak ikusi eta entzuteko aukera izango dute. Paidia Institutua ikerkuntza eta produkzio artistikoko elkarte bat da, hizlariak berak zuzentzen du eta fundatzaileetako bat da.