Mugatxoan
Laborategia
2006/06/12 - 2006/07/02

Mugatxoan

Parte-hartzaileak

Mugatxoanen koordinatzaileek, Ion Munduate eta Blanca Calvok, edizio hau Mugatxoanek 1998an hasi zuen ibilbideari eskaini nahi izan diote.

Lan hau egiteko, Mugatxoan 2006eko gonbidatuen laguntza izango dute: Américo Rodrigues, Marten Spangberg, Elodie Pong, Compañía L’ Alakran, Cláudia Galhós, Agency eta Kobe Matthys.

Mugatxoanek, aurreko urtetan bezala, bere propsamena bi euskarriren inguruan antolatzen du: tailerra alde batetik, eta jabetza, errealitatea, fikzioa, ekintzak, fantasiak edo inmaterialitatearekin erlazionatutako performance eta hitzaldi irekien programazio bat.

Mugatxoan 2006k piezen azken emaitzan prozesuak duen eragina partekatzea, berrikustea, berregitea eta aztertzea proposatzen du. Hamabi artista gazteren proiektuak aukeratuko ditugu, eta bere prozesuan aurrera jarraitzeko espazioa eta denbora emango diegu. Américo Rodriguesek Artelekuko lehen saioa zuzendu du eta Elodie Pongek bigarrena koordinatuko du, ekaineko bigarren hamabostaldian. Uztailan zehar Oscar Gómez-Mata eta Agency izango dira Fundación de Serralvesen tailerrak zuzenduko diztuztenak.

Edizio honetako berritasunetako bat Europan dantzaren inguruan izan diren gertaerak aztertzea helburu izango duen hitzaldien zikloa izango da, hiru ikuspuntu desberdin emango direlarik: Marten Spangberg, Cláudia Galhós eta Kobe Matthys.

Tailerren saioak zuzenduko dituzten gonbidatuetako batzuk performanceen programaren barruan bere lanak aurkeztuko dituzte. Américo Rodrigues, Marten Spangberg, Elodie Pong eta L’ Alakran konpainiaren lanak ikusi ahal izango dira, Mugatxoanek ekoiztutako piezetatik aparte. Azken hauen artean Alejandra Pombo, António Júlio, Loreto Martínez-Troncoso eta Nelson Guerreiroren lanak daude.

iCal
Dokumentu Akzioak