Mårten Spångbergen performancea: Entzuten ahal duzue Donostia?
Ideia artean, esku-hartzean eta hirian pentsatzea da, baina, nolabait ere, alderantziz. Artista/eskuhartzailea bere bulego edo estudioan eseri ohi da eta lan bat planifikatzen du, entseguak egiten ditu beharrezkoa bada, eta, gero, hirira joan eta hau edo bestea egiten du.
Jakina, egoera oso luzatzen bada, ohikoa da komunitateetan parte
hartzea, batez ere baztertutako komunitateetan, edo pertsona behartsuen
alde zerbait egitea. Hori guztia ondo dago, baina, ni pentsatzen aritu
naiz nola alda genezakeen horren guztiaren inguruan dagoen protokoloa,
zerbait arriskatzeagatik bestegatik ez bada, eta beste arrazoi
batzuengatik, hirian ekoizpen-zentro itxiko arte-espazioan baino denbora
luzeago igarotzeko. Aurretiazko ideia dantza bat burutzea da,
koreografia-lan bat, baina osorik ekoiztea hirian, edo hiriarekin lotura
estuan. Performancean edo prozesuan ez dugu hiria, edo hiria
orokorrean, beste gairik landuko, hau da, hiria gaur egun zer den eta
nola erabiltzen dugun; baina, oinarrizko ideia koreografia-emanaldia
egitea da.Beraz, hirian bi aste lanean eman eta gero, emanaldia
bukatzeko gure lana Artelekun aurkeztuko dugu.