Gaur
egungo soinu sorkuntza esperimentalaren inguruan eginiko hausnarketa
eta analisiaren ondorioz sortutako ikerketa egitasmoa da (un)common
sounds
(ez-ohiko soinuak). Nafarroako Ertz
eta Greziako Electrograph
elkarteen artean, Artelekuren laguntzarekin egindako egitasmo honek
esperimentazioa oinarri duen nazioarteko sortzaile komunitatearen
inguruari begirada bat eskaini nahi dio, komunitate beraren ideiak,
arrazoiak eta helburuak ezagutzera eman eta eztabaidatzeko.
Azken
urtean egitasmoa munduko hainbat herrialdetan aurkeztu ondotik
(Grezia, AEB, Italia, Frantzia, Polonia, Argentina, Peru) egun gutxi
barru Artelekun egingo dena (un)common
sounds
egitasmoaren bigarren ekitaldia da Euskal herrian. Azaroaren 17tik
19ra kontzertuak, tailerrak eta hitzaldiak eman zituzten Achim
Wollscheid, Jérôme Noetinger edo AS11-k, bertako zenbait
musikarirekin batera.
----------
Proiektu honi buruz
gehiago jakin nahi baduzu Xabier Erkiziak Zehar
aldizkariaren 56. zenbakian argitaratu zuen "Soinu Komunak" artikulua
irakur dezakezu. Aldizkari berean, 58 eta 59 zenbakietan, soinu
ekoizpenaren eta (un)common
sounds
ekimenaren inguruan eztabaidagunea zabaldu zen Forum
atalean. Ferrán Fagés, Dimitris Kariofilis, Iban Urizar eta Carmen Pardoren
ekarpenak irakurgai daude.
uncommonsounds.org
arteleku.net-en
zerbitzariak bere barne hartzen duen proiektua da.
EGITARAUA |