Otsailak 24 eta 25: Servando Barreiro
Martxoak 5 eta 6: David Cuartielles
Partehartzaileak: geienez 12
Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-20:00
Workshop honek interfazeak bezelako dispositibo elektroniko desberdinen erabileraren bidez sormenezko aukera berriak irekitzeko ordenagailua tresna nagusi bezala erabiltzea azaleratzen duten soinu-instalazio edo musika tresnak sortzeko lan metodo eta tresnak erakutsi nahi ditu.
Programak bere garatzaileen eskutik Minia edo Arduino bezalako plataforma fisikoen aurkezpenak barneratzen ditu, mugagabeko soinudun aplikazioei bideratutako oinarrizko ariketa praktikoak bezala. Workshop-a bi batzaldi desberdinetan bi egunetan garatuko da eta ez du elektronika inguruko ezaguera espezifikorik exigitzen.
Otsailak 26 eta 27 eta martxoak 2, 3 eta 4 egunetan proiektuak jarraitzeko aukera izango da Artelekuko Multimedia Laborategian. Partehartzaileei beraien ekipo eramangarriak ekartzera gonbidatzen zaie.