>MADDISH
FALZONI: akordeoia, armonika, kanpin-gasa, ahotsa, armonika, tenorea...
>IMMA UDINA: klarinetea, ahozko arpa, mandolina, harriak, armonika altua, tantak...
>JOAN SAURA: samplera, aspirina, biola, mandolina, inprimagailua.
Telefono finkoko dei batek, naftalina
usaina duen emozioz beteriko musika eteten du eta, orduan, komiki batetik ateratako
auto-ilara batera irekitzen du leihoa. Inprobisazioa gailentzen den espazio birjin
horietan isurtzen dira erritmo bizkor horiek, soinubakar sendotan. 100 gradura urak irakiten du, teontzia
txistuka hasten da, inprimagailu batek konpasa markatzen du eta pipiaren
karraskatzeak sinesgaitza sinistera behartzen gaitu. Hori kontzertu bat da.
POLE POLE zera da: Folklore unibertsala, inprobisaziozko
kontakizuna, tonu kontrapuntua, collagea, oroipeneko minimalismoa,
birtuosismoaren parodia, lanaren aurkako bolero gozoa, hiriko komikia, mamudun
pasodoblea, bat-egite abangoardista, inprimagailuz egindako musika, pipidun
musika esperimentala, abesti surrealista, tresnez egindako musika, kabaret
mediterraneoa.
ERTZ beste musiken
bederatzigarren jaialdiaren programazioaren parte da tailerra.
[www.ertza.net][www.g33grecords.com]