Bateria eta perkusioa ikasi eta gero, soinua eta argazkilaritza ikasi zituen Nanteseko arte eskolan. 1997tik aurrera, Ottavik ahotsan eta konputagailu prozesuen bitartez honen eraldaketan nagusiki oinarritutako konposizio lana garatu du. Bere lanean hurrengo pertsonaia hauen eragina nabari da: Henry Chopin edo Jaap Blonk bezalako soinu poetak; Karlheinz Stockhausen, John Cage eta Morton Feldman bezalako musika garaikideko konpositoreak; Pierre Henry, Michel Chion edo Luc Ferrari bezalako musique concrete konpositoreak eta Zbigniew karkowski, Merzbow edo Bernhard Günter bezalako Noise Musicetik etorritako artistak.
Julien Ottavik berak konposizio programatikoa deitzen duenean lan egiten du eta bere bakarkako lanek bere ikerketa osoa garatzen dute, horretarako GNU/Linux sistema eragileapeko ordenagailuak eta Pure Data softwarea erabiliz. Lan hauetan Ottavik soinu material mugatua maneiatzen du (soinua, frekuentziak, sinuak, perkusioa, sampleak...) eta ordenagailua oinarrizko tresna gisa erabiltzen du musika sortzeko eta eremu arkitektonikoa lantzekoo mota honetako soinuek bertan sortzen duten jardueraren bidez.
APO33 musika esperimental erakundearen sortzailea, programatzailea artistikoa, ordenagailu bidezko soinu ikerlaria eta soinu artista da. Erakunde hau 1997an sortu zen babes mediatikoa jasotzen ez duten forma musikal berri eta soinu praktika berriak sustatzeko helburuarekin.
Gainera, FORMANEX laukote elektroakustikoaren sortzaile eta partaidea da eta Dion Workman, Keith Rowe, Will Guthrie edo Ralf Wehowsky bezalako artistekin lankidetzan dabil aldian-aldian.
TAILERRAREN GAIAK:
- Julien Ottavi eta APO33 kolektiboaren lanaren aurkezpena.
- APO33k garatutako eta GNU/Linuxen oinarritutako APODIO sistema eragilearen aurkezpena eta dohako banaketa.
- Audio (jack sound server, ardour, puredata, spiralsynthmodular, rezound, audacity, jackutils, jack-rack, kluppe) eta bideo (pdp, pidip, Gem, gephex, cinellera, avidemux, lives, effectv) softwarea erabiliz soinu prozesuen praktikan jartzea APODIOn.
- Web irrati bat nola egin, hutsetik hasita.
- GLP eta Copyleft lizentziak.
Tailer hau [UN]COMMON SOUNDS elkartearekin elkarlanean antolatuta izan da.
Informazio gehiago:
www.uncommonsounds.orgwww.noiser.org
www.apo33.org
www.electrograph.gr
www.ertza.net